Biomedikuntza eta Giza osasuna

I+G

Teknologia zelular eta molekular berritzaileak erabiltzen ditugu konposatu farmazeutikoen, kosmetikoen, medikoen, nanoteknologikoen eta elikagaien ekintza-mekanismoak, eraginkortasuna eta giza osasunerako segurtasuna aztertzeko.

Gure lanaren helburuetako bat I+G arduratsua eta kalitatezkoa sustatzea da, animalien esperimentazioan Europako 3R-en (ordezkatzea, murriztea eta fintzea) ekimena babestuz. Horretarako, gure azterketetan, zenbait babes fisiologikoen eta interesa duten beste sistema batzuen (hala nola, azala edo sistemak: digestio-sistema, immunitarioa, arnas sistema eta nerbio-sistema zentrala) ereduak (in vitro nahiz ex vivo) etengabe garatzen, hobetzen eta aplikatzen ditugu.

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak BPL (Laborategiko Jardunbide Egokiak) ziurtagiria eman die gure laborategiei.

Era berean, EU-NETVAL (Ordezko Metodoak Baliozkotzeko Europar Batasuneko Laborategien Sarea), REMA (Animaliekin egindako Esperimentazioa Ordezkatzeko Metodoak Garatzeko Espainiako Sarea), CTN GET15 – Nanoteknologien Batzordea, NanoSafety Cluster eta Nanomedikuntzarako Europar Plataforma Teknologikoko kide gara. 

Proiektu nabarmenak

bmGN21

Proiektuaren helburu nagusia da agente terapeutikoak emateko biomaterialak eta protokoloak garatzea, garunean nahiz biriketan eraginkortasunez banatzeko. In vitro hesi hematoentzefalikoaren eta birika-epitelioaren ereduak garatuko dira, sistema horien konplexutasuna adierazten dutenak eta eskualdatzeko estrategiak garatzea ahalbidetzen dutenak.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

nanoreg

Nanomaterialen erabilerak dakarren arriskua identifikatu, ebaluatu eta kudeatzeko metodologia baten garapena, honelako materialen bizi-zikloan zehar langileentzako/kontsumitzaileentzako arrisku posibleak ekidite aldera.

 

RESIST

RESIST proiektuaren bidez, etorkizun handiko molekula berriak ebaluatu eta nanoformulazio farmazeutiko berriak eta in vitro, in vivo eta ex vivo ereduak garatu ahal izango dira, mikrobioen aurkako erresistentzien (RAM) aurkako borroka hobetzen eta aurrera egiten lagunduko dutenak, eta berrikuntzak egingo dira, gizarte osasuntsuagoa lortzeko.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

MOSAIC

MOSAICen helburu nagusia da bioprospekzio bat egitea hauek identifikatzeko eta karakterizatzeko: (i) itsas polisakaridoen hidrolisi-ahalmen handia duten mikroorganismo berriak (onddoak eta bakterioak), (ii) entzimen familia berriak (glikosil hidrolasak eta sulfatasak), balio potentzial handia dutenak industria biomedikoarentzat eta bioteknologikoarentzat, eta (iii) itsas glikanoak prozesatuta industria farmazeutikoarentzat sortu diren osagai aktibo berriak.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

NANOBIZI

Proiektu honen helburua da minbizia tratatzeko jarduera hobetua duten biokonposatuak lortzea, nanokapsulazio-teknologietan oinarritutako ibilgailu-sistema berriak garatuz, konposatu horien bioerabilgarritasuna hobetuko dutenak ahozko formulazioetan eta formulazio topikoetan.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

ONCONET

Proiektu honen helburu nagusia da tumoreen aurkako botika berriak garatzea, odol-hodiak eratzeko mekanismoak (angiogenesia) inhibitzeko, tumoreen hazkuntza geldiarazteko eta zelula gaiztoen heriotza eragiteko. Ikerketa horren bidez, glioblastometan eta eraginkortasun terapeutiko txikia duten beste tumore mota batzuetan tumoreen kontrako jarduera duten molekula berriak sintetizatu, in vitro ebaluatu eta hautatu nahi dira.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

sabyna

Nanoteknologiaren sektoreko enpresetan diseinu seguruko estrategiak (Safe-by-Design) ezartzeko web-plataforma erabilgarria eta erraza garatzea. Pinturen industriari eta 3D inprimaketari egokitutako modulu espezifikoak garatzea.


Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du 862419 zenbakidun kontratuaren pean. Argitalpen honek autorearen iritziak besterik ez du islatzen; Europar Batasunak ez du bere gain hartzen informazio horren erabileraren gaineko erantzukizunik.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?