GAIKER, ZORROZA GESTIÓN S.L. eta PETRONOR enpresek pirolisi-olioak lortu dituzte plastikozko hondakinetatik

Plastic2Plastic proiektuarekin plastikozko hondakinetatik pirolisi-olioak lortu dira, findegien sektorean eta industria petrokimikoan lehengai gisa erabiltzeko.

Plastic2Plastic proiektuan Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kide den GAIKER Zentro Teknologikoak, Zorroza Gestión S.L. (proiektuaren buru) eta Petronor enpresek hartu dute parte, eta emaitza onak lortu dituzte.

Plastic2Plastic 2021ean hasi zen, zabortegira zihoazen plastikozko hondakinetatik produktu berriak fabrikatzeko kalitate nahikoa zuten pirolisi olioak lortzeko helburuarekin. Horrela, hondakin horiei bigarren bizitza bat ematea eta lehengai eta energia aurreztea lortuko litzateke.

Izan ere, REQUIPLAST proiektuaren jarraipena zen; bertan, GAIKERek eta PETRONORek plastiko-eduki handia duten errefus-korronteen aprobetxamendua aztertu zuten, pirolisi prozesuaren bidez konposizio homogeneo eta kontrolatuko olioak lortzeko.

Ikerketa berri hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) finantzatu du, ekoberrikuntza zirkularreko laguntzen programaren barruan, eta REQUIPLAST proiektuan aurkitutako funtsezko zenbait alderditan sakondu du, hala nola:
Hondakinak pirolisi-prozesurako prestatzea eta egokitzea, konposizio- eta morfologia-irizpideetan oinarrituta.
Tenperatura eta presio baldintza ertainetan egin ahal den prozesu sendo eta erraz bat garatzea, pirolisi-olioa egokitzeko fabrikak onartutako kalitatezko pirolisi-olioei errendimendu handia ematea ahalbidetzeko, ondoren material gisa aprobetxatzeko.
Sortutako olioen kalitatea egiaztatzea eta kontrolatzea.
Azpiproduktuen balorizazio materialerako aukeren ebaluazioa, esaterako ikatz-solidoarenak.

GAIKERek esperientzia handia du plastikoak kimikoki birziklatzeko prozesuak garatzen, eta, gainera, bereizteko eta egokitzeko ekipo ugari eta pirolisi-prozesu termokimikoak eskalatzeko instalazio pilotuak ditu. Horregatik, proiektu honetan hondakina bereizteko eta egokitzeko prozesuak definitzeaz eta pirolisi selektiboko prozesua optimizatzeaz arduratu da. Era berean, lortutako pirolisi olioak eta ikatz-produktua aztertu ditu, balorizazio materialaren aukerak ebaluatzeko.

Hemen partekatu:

Lotutako post-ak