Farmakoen eraginkortasuna eta karakterizazioa

Printzipio aktiboak (API) eta produktuak ikertzeko eta garatzeko gure bezeroen beharretara egokitutako saiakuntza-sorta zabala eskaintzen dugu. Horretarako, azken belaunaldiko tresnak eta ekipoak ditugu.

Garapen farmazeutikoaren etapa guztietan laguntzeko gai gara, bai ikerketa aurreklinikoetan bai fase klinikoetan ere, in vitro eta ex vivo eredu fisiologikoak erabiliz:

  • Larruazala: Erabilera topikoko produktuak garatzeko eta karakterizatzeko azterketak, ‌giza larruazal zatietan eta ereduetan eginda. Azal osasuntsuarekin nahiz patologiak eta lesioak dituen azalarekin lan egiten dugu.
  • Digestio sistema: Urdaileko eta hesteetako digestio-prozesuek API batean duten eragina in vitro ebaluatzea. Hesteetako barreraren bidezko egindako xurgapena zehazten dugu.
  • Odola: Gizabanako osasuntsu eta patologikoetan odol-populazioak ikertzea. Konposatuen ekintzaren azterketa odol-populazio osoan edo azpimotetan.
  • Arnas sistema: Sudurreko/Biriketako giza epitelio osasuntsuan edo patologiak dituen epitelioan hautagaiak aztertzea. Epitelioaren erantzuna ebaluatuko dugu, produktuak dosi bakarretan edo errepikatuetan luzaroan erabiltzean.
  • Nerbio-sistema zentrala: Produktuak ebaluatzea, giza patologiak eta desoreka neurologikoak organoideetan modelizatuz. APIek hesi hematoentzefalikoa igarotzeko duten ahalmena baloratzen dugu.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?