Garraioaren sektorera bideratutako sandwich egiturak fabrikatzeko materialak eta prozesua ebaluatzea

Sandwich egitura arinak fabrikatzeko dauden material eta prozesu aukerak aztertzen ditugu.

Garraio-sektorean pisua funtsezko faktorea da, eta CO2ren emisio-mugak betetzeko murriztu egin behar da. Ondorioz, material arindu ezberdinen artean lehia handia ari da gertatzen, eta sandwich egituretan oinarritutako konponbideak estrategia gisa ezartzen ari dira.

Beraz, zerbitzu honen barruan sandwich egiturak egiteko materialen eta prozesuen ebaluazio tekniko-ekonomikoa egiten dugu.

Jarduerak:

1) Azaletarako aukerak ebaluatu.
2) Dentsitate eta lodiera ezberdineko nukleoak (aparrak, erle-habiak…) ebaluatu eta aukeratu.
3) Sandwich panelerako egitura eta konfigurazio egokiena definitu, ANSYS bidezko egitura-kalkuluaren bidez.
4) Hautatutako konfigurazioekin, huts-prentsaren, RTMren eta abarren bidez, erakusle txikiak fabrikatu. Prestazio mekanikoak (flexioarekiko erresistentzia eta modulua, konpresioarekiko erresistentzia, etab.) ebaluatu.
5) Lortutako emaitzetan oinarrituta.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?