Produktuaren karbono aztarna

Karbono aztarnari esker, produktu baten bizi-zikloan berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak ikus daitezke (CO2 baliokide gisa kalkulatuta). Berriro ere, ingurumenari buruzko informazioa emateko tresna da, erosleak gehien komeni zaion produktua aukeratu ahal izan dezan, bere beharren eta klima-aldaketaren aurkako konpromisoen arabera. Produktuaren karbono aztarna kalkulatzeko erabil daitezkeen erreferentziako metodologietako bi ‌ISO 14067 araua eta PAS 2050 arau britainiarra dira.   

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?