Uraren tratamendu fisiko-kimikoa

Ur naturalak, hornikuntza-urak, hondakin-urak (hirikoak eta industrialak) eta ur industrialak tratatzeko ‌teknologia fisiko-kimikoak aplikatzen ditugu. Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu, besteak beste:

  • Uren karakterizazioa
  • Diagnosia, minimizazioa jatorrian eta tratagarritasun fisiko-kimikorako azterketak
  • Industriako uraren minimizazioa eta berrerabilpena
  • Korronteen minimizazioa, korronte likidoen konposatuen berreskurapena eta baliozkotzea, bereizketa eta arazketa.
  • Tratagarritasun-azterketak laborategian eta eskala pilotuan: teknologiaren edo teknologien konbinazioaren arabera.
    • Koagulazioa-Malutapena (Jar-test)
    • Ohiko oxidazioa eta oxidazio aurreratua (Ozonoa, UV, FotoFenton), O3+H2O2…)
    • Truke-erretxinak
    • Ikatz aktibatuaren adsortzioa
    • Beste batzuk: zentrifugazioa, lurrunketa, iragazketa…
    • Mintz-teknologia (mikroiragazketa (MF), ultrairagazketa (UF), nanoiragazketa (NF) eta alderantzizko osmosia (OI)).
    • Errendimendu- eta zikintze-azterketak
    • Mintzen karakterizazioa eta autopsia
  • Eragiketak eta landa-lanak egiteko aholkularitza: Prozesuen diseinua, monitorizazioa eta jarraipena. Ekipamenduen eragiketa eta baliozkotzea

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?