Mikroorganismoen bidezko prozesu industrialak

Industriarentzat interesgarriak diren hainbat prozesu mikrobiar ezartzen, optimizatzen eta aztertzen ditugu. Prozesu horien artean hauek daude:

  • Hartzidura
  • Biozementazioa
  • Biokorrosioa
  • Bioplastikoak sortzea
  • Kimika berdearekin lotutako prozesuak (biosurfaktanteak, biodetergentzia…)
  • Urak arazteko prozesu biologikoak
  • Lurzoru kutsatuak eta industria-hondakinak mikroorganismoen bidez tratatzea (bioerremediazioa)

Horrez gain, hainbat sektoretako industria-prozesuetan (elikagaien, produktu kosmetikoen eta higiene pertsonalaren enpresetan) mikrobioak aurkitzen, isolatzen eta kontrolatzen ditugu, baita korronte likidoak bideratzeko instalazio edo sistemetan mikrobio-biofilmaren garapena kontrolatzeko azterketak ere egiten ditugu, eta instalazioen higiene egokia bermatzeko antibiofilm tratamenduak ebaluatzen ditugu.

Azkenik, GAIKERen industria-instalazioen ohiko kalitate- eta segurtasun-kontrolak indartzeko neurri aurreratuak proposatzen ditugu:

  • Kutsadura patogenoaren iturri izan daitezkeen instalazioko guneak aurkitzen ditugu
  • Patogenoa biofilm moduan aztertzen dugu laborategian
  • Patogeno isolatuen aurrean garbitzeko eta desinfektatzeko prozesuak egiaztatzen eta hobetzen ditugu

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?