Lateral flow test azkarrak 

Antigorputzetan oinarritutako teknologietan gauzatzen dugun lana hainbat motatakoa da. Hau da, antigenoa detektatzeko antigorputz egokia lortzetik, nahierako immunokimiko detekzio tresnak lortzeko ezberdinetako gainazaletan immobilizatzeara (txipak, partikulak, etab.). ELISA, immunofluoreszentzia edo Inmuno-qPCR hain zuzen ere.

Esparru horretan, alboko fluxua edo “lateral flow” saiakuntzak egiten adituak gara. Biomarkatzaile proteikoak eta mikroorganismo patogenoak aurkitzeko tira horiek ‌lagin klinikoetarako, elikadura-laginetarako, ingurumen-laginetarako, biomarkatzailetarako eta mikroorganismoetarako garatzen ditugu. “Lateral flow” bidezko detekzio-test azkarrak garatzeko edozein etapatan lagundu dezakegu: analito zehatzerako antigorputz egokiak aukeratu, horiek markatu ikusi ahal izateko, tiretan immobilizatu, eta baita detekzio-tira osoak maila pilotuan garatu. Fase guzti horiek optimizazio-prozesuak behar dituzte, eta GAIKERen egiten ditugu, azken emaitza lortu arte.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?