Zerbitzu honen helburua bezeroari FDMz edo pelletak zuzenean inprimatuz hainbat akaberatako eta materialetako piezak eskaintzea da. Bezeroaren beharren arabera, GAIKERek pieza diseinatu eta hobekien egokitzen den materiala aukeratzen du. Inprimaketa funtzionala eta material anitzekoa, hainbat buru aldi berean inprimatuz.
Zerbitzuaren barne honako hauek daude: 3D inprimaketarako materialen azterketa, inprimatze-prozesurako diseinu egokia eta bezeroak eskatutako materialeko piezak ere egitea (FDM teknologia eta pelleten estrusio zuzena). Merkatuan dagoen grantza bada, horrekin harizpia egingo dugu, eta merkatuan ez badago, harizpi esperimentala egin eta inprimagarria den ala ez aztertuko dugu.
GAIKERen baditugu FDM teknologiaren bidez materialak injektatu eta inprimatzeko eta pelletak inprimatzeko behar diren ekipamenduak eta ezagutza, bai eta bezeroaren eskakizunekin bat datozen material esperimentalak fabrikatzeko ere, haiek inprimatzeko edo bezeroari lagin bat bidaltzeko bere instalazioetan inprima dezan.
3D inprimaketa zerbitzuak hiru fase izan ditzake. Gehiago jakiteko
No results found.
Harpidetu zaitez gure buletinera