Lehengai eta mineral fosil ez-berriztagarriak erabiltzeari uztea funtsezkoa da EBk Europako Itun Berdean zehaztutako helburu klimatikoak lor ditzan. Europako Batzordeak, CBE elkarteekin batera, hori lortu nahi du, landareetan eta nekazaritzatik, itsasotik eta basotik datozen beste material berriztagarrietan oinarritutako ekoizpen-prozesu zirkularrak ikertuz.
GAIKER Bioekonomiaren estrategiarekin guztiz bat dator, oinarri biologikoko polimero eta konposite berritzaile berrietan lan eginez. Material eta konponbide jasangarriak garatzen diren proiektuetan aktiboki parte hartzen dugu. Horien barruan biofindegiaren kontzeptuak daude, hala nola oinarri biologikoko eraikuntza-blokeak erabiltzen dituzten prozesu kimikoak edo prozesu biologikoak. Jasangarritasunarekin lotutako alderdien artean hauek daude: lehengaiak hautatzea, hala nola biomasa, bigarren mailako fluxuak eta hondakinak, eta balio-bizitzaren amaierarako aukerak (biodegradagarritasuna/konpostagarritasuna eta/edo birziklapena).
Proiektu honen helburua itsas ekosistemen osasuna babestea eta lehengoratzea da, naturan oinarritutako konponbideak, herritarren parte-hartzea eta digitalizazioa bateratuz.
Jatorri biologikoko monomeroak eta agente erretikulatzaileak bateratzen dituen sintesi-plataforma bat garatzea, >% 95eko eduki biogenikoa duten eta UV bidez ondu daitezkeen errendimendu handiko PU estaldurak sortzeko.
Europako akuikultura sektoreari produktu berritzaileak (laborantza-sokak) eta balio-kate berriak ematea, material biodegradagarrietan edo iturri berriztagarrietatik datozenetan oinarrituta.
Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du, 863708 zenbakidun kontratuaren pean.
Proiektu honen helburua da erregai fosiletatik datozen ontzi kutsatzaileen erabilera murriztea, nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktu eta hondakinetatik datozen alternatiba jasangarriagoak garatuz, elikagaiak, edariak, botikak eta ehun-produktuak ontziratzeko beharrak asetzeko.
GAIKER arduratzen da biopoliester fotoerreaktiboen serie berri bat sintetizatzeaz, kumarinatik eratorritako molekula hidroxilatuetatik abiatuta, ontzi-sektorearentzat material plastiko eta estaldura berri biooinarritu eta biodegradagarrietan txertatzeko, haien propietateak aldatze aldera. Era berean, ontzi jasangarrien kontzeptu berriak erakusten dituzten hainbat formulazio prozesatzen ditu, eta material berrien bidez produktu erakusleak fabrikatzen ditu.
Proiektu honek Bio-Based Industries Joint Undertaking-en (BBI JU) finantzaketa jaso du, Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren esparruan, 836884 zenbakidun kontratuaren pean.
Proiektu honen helburua da hondakin lignozelulosikoen biomasaren biofindegiaren eskema berri baten bideragarritasun tekniko-ekonomikoa eta ingurumenekoa baliozkotzea eta frogatzea. GAIKERek biopoliesterren sintesian lan egiten du, biomasa zatitu eta eraldatzeko prozesu berritzaile batean lortutako biomonomeroetan oinarrituta, hainbat industria-sektoretarako estaldura, itsasgarri eta material plastiko jasangarriagoak garatzeko.
Proiektu horrek Bio Based Industries Joint Undertaking-en (JU) finantzaketa jaso du, Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan, 10101023202 zenbakidun kontratuaren pean.
Proiektu honen helburua da monomeroaren (isosorbida bis-metil karbonatoa (IBMC)) fabrikazio jasangarria, eraginkorra eta lehiakorra lortzea, eskala handian, eta merkatuan duen erabilgarritasuna eta balio erantsia frogatzea.
GAIKER arduratzen da hasierako monomeroa (iturri berriztagarrietatik sortutako isosorbidaren ondoriozko IBMC) aldatzeaz eta funtzionalizatzeaz, poliuretanozko estaldura industrial berri jasangarriagoak sintetizatu, formulatu eta baliozkotzeko.
Proiektu horrek Bio Based Industries Joint Undertaking-en (JU) finantzaketa jaso du, Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan, 790440 zenbakidun kontratuaren pean. Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren eta Bio Based Industries Consortium-en laguntza jaso du JUk.
Ekoizpena handitzea eta elikagaiak ontziratzeko PBHVn oinarritutako bi soluzio berritzaile komertzialki baliozkotzea: biopolimero polihidroxialkanoato mota bat (PHA); elikagaiekin kontaktuan egoteko film bat eta erabat konpostagarria den erretilu bat. Ontzi berri horrek elikagai-industriako azpiproduktuak erabiliko ditu (gazta-gazura eta almendra-oskolak), biodegradagarritasuna bermatuko du eta elikagaien hondakinak murriztuko ditu EBren ekonomia zirkularreko estrategiaren esparruan.
GAIKERek eskala pilotuan garatu eta baliozkotu ditu termoformatuaren eta FlowPack-en bidez % 100 biodegradagarriak diren ontziak, zeinak propietate hobetuak baitituzte.
Flow pack: CNC coating bat aplikatuz eta ondoren ijezketa eginez, geruza anitzeko filma egin daiteke Flow pack-erako.
Erretilua: geruza bakarreko eta geruza anitzeko filma garatuz erretilua eratzeko.
Proiektu honek Europako Batzordearen HORIZON 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du, 773872 zenbakidun kontratuaren pean.
BIOPLASTen helburua da nekazaritza-sektorean ekonomia zirkularra sustatzea, nekazaritzako laboreetako hondakinetatik biopolimeroak lortuz eta ondoren nekazaritza-sektorerako produktu berriak fabrikatzeko bioplastikoak ekoiztuz. Halaber, bioplastiko horiek balorizatzeko eta tratatzeko bide berriak garatzea (metanizazioa, konpostajea), eta, horretarako, hondakin-biomasak lurrera itzultzea (digestatoa, konposta).