Trenbidea

Trenbide-eraikuntzan material polimerikoak erabiltzeak, bereziki konpositeak, diseinua eta pisua hobetzen ditu.

Beira-zuntzezko konpositeak barneko osagaiak (estaldura-panelak, leiho-moduluak eta eserlekuak, besteak beste) eta egitura-osagaiak (aurrealdeak, zoruak eta sabaiak) egiteko erabiltzen dira. Elementu horiek arinak dira eta korrosioarekiko erresistentzia handia dute. Normalean, material monolitikoak eta sandwich motakoak erabiltzen dira, beren egitura-erresistentzia, zurruntasuna, isolamendua eta pisu txikiagatik.

Trenbide-eraikuntzako material guztiek EN 45545 estandarra bete behar dute, hau da, ibilgailuak eraikitzeko materialek bete behar duten suarekiko portaera arautzen duen Europako araudia. Lehentasuna pertsonen segurtasuna da eta, horregatik, materialek sukoitasun, erregaitasun, tanta bidezko fusio, ke isurpen eta isuritako gasen toxikotasun baldintza zorrotzak bete behar dituzte.

Konponbideak

Konposite termoegonkorrak eta termoplastikoak eta material funtzional jasangarriak erabiliz, trenbide-eraikuntzarako konponbide posibleak ikertzen ditugu:

  • Biskositate txikiko erretxina eta suaren aurkako formulazio berriak eta infusio eta RTM prozesuetarako ontze-sistema katalitikoak, ingurumenean eragin txikiagoa duten erretxinak, hala nola jatorri natural berriztagarria dutenak edo birziklagarriak direnak, eta baita suaren aurkako aurreinpregnatuak eta konposite termoplastikoak.
  • Sentsoreak eta digitalizazioa erabiliz prozesuak hobetzea, eta datuen analisi aurreratua eginez prestazio mekanikoak monitorizatzea eta hobetzea.
  • Konposite-metal konposite hibridoak, material anitzeko egitura arinak eraikitzea ahalbidetzen dutenak.
  • Ukipen-aplikazioetarako, material polimerikoan sentsore eta elektronika inprimatua sartzea.
  • Konpositezko osagaien egitura-kalkulua.
  • Materialak eta prozesuak trenetarako egiturazko zoru monolitikoan eta/edo material konposatuan egindako suaren aurkako sandwich egituran aplikatzea, eta baita sabaietan eta beste osagai batzuetan ere.
  • Trenen sektoreko produktu, prozesu eta zerbitzuek ingurumenean duten eragina ebaluatzea.

Proiektu nabarmenak

foto 71 TAPE

Konposite termoplastikoak konposite termoegonkorren eta xafla metalikoaren alternatiba bikaina dira. Hala ere, merkatuan ezartzeko, haiek prozesatzeari lotutako muga batzuk gainditu behar dira. Helburu horrekin sortu da ZE-KOMP proiektua. Proiektu horretan, fabrikazio-prozesu optimizatu eta fidagarriak garatuko dira, prozesu horien jasangarritasuna hobetuko da ingurumenaren, kostuen eta fabrikazio-kadentzien ikuspegitik.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

fenice

Proiektu honen helburua da FML aluminioan eta konpositean oinarritutako material arinak garatzea, suarekiko portaerari buruzko araudi zorrotzak gainditzeko, suaren kontrako aurreinpregnatuak garatuz.

Fenice       

foto 61 ecoretech

Proiektuaren helburua da egitura-panelak garatzea lurreko garraiorako ibilgailuetan eta enkofratu-paneletan aplikatzeko. Panel horiek beren nukleoan konpositeen industria-hondakinetatik sortutako material birziklatuz egindako aglomeratuak izango dituzte. Hala, konposite-hondakinak murriztuko dira eta ingurumen-inpaktua hobetuko da. GAIKERen ikerketa-ildoak egitura-panelen garapenera eta karakterizaziora bideratuta daude.

materiales-multifuncionales-transporte-sostenible

Proiektu honen helburua da aireko eta errepideko garraiorako material arin, multifuntzional eta jasangarrien teknologia aurreratuak ikertzea eta garatzea. GAIKERen ikerketaren helburua da hidrogeno-tankeak garatzea, funtzio integratuak dituen filament winding baten bidez (hidrogenoarekiko iragazkortasuna, suarekiko portaera ona, prozesatzearen sentsorizazioa eta bizitza erabilgarria).

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

foto 72 panel sandwich

Proiektu honen helburua da panel arinak azkarrago eta merkeago egiteko prozesu eraginkor berriak garatzea. GAIKERen ikerketaren bidez, material anitzeko panel arinak garatu eta karakterizatu dira, suaren kontrakoak. Horretarako, larruak eta nukleoak itsasgarriekin eta moldaketarekin lotzen dira, konpositeak eskuzko moldaketaren eta infusioaren bidez fabrikatzeko prozesu tradizionalen ordez; hau da, fabrikazioko prozesu modularra da, loturen bidez mihiztatutako panel arinetan oinarritua, eta tamaina handiko moldeetan inbertitzea saihesten da.

epromat

Proiektu honen helburua da tamaina handiko konpositeak fabrikatzeko prozesuak automatizatzeko antolaketa-eredu aurreratu eta adimendunetan oinarritutako fabrikazio-zelula berri bat garatzea. GAIKERen ikerketaren ardatza da erretxina injektatzeko prozesuak kontrolatzea eta automatizatzea, sekzio konstanteko errefortzu-aurreformak garatzea eta tren- eta ontzigintza-sektorerako erakusleak diseinatzea eta garatzea.

No results found.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?