Industria farmazeutikoa

Sektore farmazeutikoak kolaboratzaile dinamikoak eta zorrotzak behar ditu, osagai aktibo eta produktu berrien ikerketan eta garapenean konponbideak eta laguntza emateko, eta garapenaren etapetan (klinika aurrekoetan eta fase klinikoetan ere) horien segurtasuna frogatzen duten azterketak egiteko ere.

GAIKERen, azken belaunaldiko tresnak eta ekipoak ditugu, eta, horiei esker, bezeroak printzipio aktiboen (API) eta formulazioen (prototipoak edo azken produktuak) I+Grako dituen beharretara egokitzen diren saiakuntzak egiten ditugu.

Konponbideak

Zenbait teknologia zelular eta biomolekular erabiltzen eta konbinatzen ditugu, printzipio aktibo eta farmakoen portaera modu sendo eta fidagarrian aztertzeko eredu biologikoak laborategian sortzeko.

Zelula-sistemen eta ex vivo ehunen toxikotasuna eta eraginkortasuna ebaluatzen adituak gara. Printzipio aktiboen ekintza-mekanismoak neurrira aztertzeko eredu fisiologikoak garatzen ditugu, eta protokolo konbentzionaletan oinarritzen diren azterketak ere egiten ditugu, segurtasunaren arloko nazioarteko gidei jarraituz.

Babes fisiologikoen eta interesa duten beste sistema batzuen ereduak ditugu, hala nola azala, digestio-sistema, odola, arnas sistema edo nerbio-sistema zentrala.

1998tik, ADME-Tox azterketak egiten ditugu Laborategiko Jardunbide Egokien bermearekin (BPL, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak emandako ziurtagiria).

Proiektu nabarmenak

FITOATOPIC 

Produktu lerro bat lortzea dermatitis atopikoaren tratamenduan higienerako eta hidrataziorako eraginkorrak diren fito-faktoreak (FF) erabiliz, larruazalaren edo haren mikrobiotaren propietateak aldatzen ez dituztenak, pazientearen immunitate-sisteman eragin gabe.

AUTOCARE

Sarean lan egiteko plataforma kooperatiboa abian jartzea, funtzio anitzeko formulazio autologoak garatu, karakterizatu, optimizatu eta testatzeko, hazkuntza-faktoreetan aberatsak direnak, medikuntza birsortzailean erabiltzeko.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Eusko Jaurlaritza

 

DENDRIA

Eredu integratu berri bat garatzea, nerbio-sistemako gaixotasunak tratatzeko sendagaiak jasotzeko hautagaien identifikazioa eta garapena bizkortzeko. Garapen prekliniko eta klinikoko prozesuan aurrera egiten duten molekulen porrotaren ehunekoa murriztea, prozesuan erabaki goiztiarrak hartu ahal izateko eta baliabideak optimizatzen eta gaixotasun-multzo horren aurrean botika hobeak eta eraginkorragoak lortzen laguntzeko.

No results found.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?