Inicio » Polimero funtzional eta jasangarriak » Ontziak egiteko materialak
Europar Batasunaren plastikoetarako estrategiak 2030erako ontzien % 100 birziklagarri izatea lortu nahi du. Batzordearen jakinarazpena, 2018ko urtarrilaren 16koa, «Plastikorako Europako estrategia ekonomia zirkular batean» izenekoa (COM (2018) 0028).
GAIKERen elikagai-ontzietan erabiltzeko materialak ikertzen ditugu
Estaldurak aplikatzeko teknikak, eta roll to roll zenbait teknologien bidezko inprimaketa: zuzeneko eta atzeko sakongrabatua, ijezketa, flexografia, meter bar-a, solventless-a eta hot-melta.
Elikadura-xafla termokonformagarria lortzeko ekipoa.
Xafla estrusionatzeko ekipoa.
Xafla apaingarria eta funtzionala moldekatzeko ekipoa. Erretilua eratzeko erabiltzen da.
Proiektuaren helburua da UV ontze-coatingak eta ur-oinarriko coating itsasgarriak garatzea, ontziaren oxigenoarekiko hesia hobetzeko. Hala, ontziak merkatuan duen bizitza luzatu ahal izango da, eta koipeak ez dira oxidatuko, horrek itxura desatsegina ematen baitio elikagaiari ikuspuntu komertzialetik.
Bi ontzi-prototipo lortzeko asmoa zegoen:
1.- IML etiketak (IML – In Mold Labeling), ontzian oxigenoarekiko iragazkortasuna murrizteko.
2.- Ijezketa konplexu malguak, hesi-ahalmen hobetuarekin (oxigenoarekiko iragazkortasuna murriztea).
SENOXeko GAIKERen jarduera IML etiketetarako erretxina bat lortzean oinarritzen da, azken ontzi poliolefinikoaren oxigenoarekiko iragazkortasuna murrizteko.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua. Helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerketa sustatzea.
Zahartzearen esparruko larruazalaren alterazioak esanguratsuak eta nabariak dira, eta, beraz, adinekoen bizi-kalitatea kaltetzen dute. Populazio horren garrantzi ekonomikoa izugarri ari da hazten Europan azken hamarkadan.
GAIKERek SuperFlex-en egiten duen jarduerak ingurumena errespetatzen duen kontzeptua du ardatz. Produktu pertsonalizatuetarako ontzi ekologikoak hautatu eta ekoizten ditugu (industriarekin elkarlanean). Etiketen diseinua eta inprimaketa-teknologia egokiena definitu ziren.
Ekoizpena handitzea eta elikagaiak ontziratzeko PBHVn oinarritutako bi soluzio berritzaile komertzialki baliozkotzea: biopolimero polihidroxialkanoato mota bat (PHA); elikagaiekin kontaktuan egoteko film bat eta erabat konpostagarria den erretilu bat. Ontzi berri horrek elikagai-industriako azpiproduktuak erabiliko ditu (gazta-gazura eta almendra-oskolak), biodegradagarritasuna bermatuko du eta elikagaien hondakinak murriztuko ditu EBren ekonomia zirkularreko estrategiaren esparruan.
GAIKERek eskala pilotuan garatu eta baliozkotu ditu termoformatuaren eta FlowPack-en bidez % 100 biodegradagarriak diren ontziak, zeinak propietate hobetuak baitituzte.
Proiektu honek Europako Batzordearen HORIZON 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du, 773872 zenbakidun kontratuaren pean. |
Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera