Aurreinpregnatuak eta Zintak

I+G

Konpositeak fabrikatzeko prozesuetan, batzuetan lehengaiak, erretxinak eta zuntzak azken pieza bihurtzen dira zuzenean.

Beste askotan, eraldaketa horretan bitarteko materialak egiten dira, gero horiek moldaketa bidez konpositezko pieza bihurtzeko.

GAIKERen, espezifikazio zehatzak jarraituz, aurreinpregnatuak garatzen ditugu, roving, mat eta ehuna konbinatuz, gero konpresio eta huts bidez eraldatzeko, eta SMC ere egiten dugu, aurrez inpregnatutako zuntz motzeko konpositea.

Hainbat ehun mota erabiltzen ditugu: orekatuak, biaxialak, triaxialak, lauaxialak, eta zuntz motza ehunarekin konbinatzen duten ehun konplexuak. Gainera, birziklatutako zuntzak erabil ditzakegu (beira eta karbonoa).

Eskakizunen arabera, hauen formulazioak eta loteak neurrira egiten ditugu:

  • SMC
  • BMC
  • Zuntz jarraituzko aurreinpregnatuak

Termoplastikoetan oinarritutako konpositeak (zintak eta organosheetak) garatzen ditugu.

  • Material termoplastikoak: PE, PP, PA, PET
  • Jatorri naturaleko termoplastikoak
  • Termoplastiko birziklatuak
  • Termoplastikoen compoundinga; material birziklatua, oinarri biologikoko materiala edo suaren aurka babesteko edo funtzionaltasuna emateko gehigarriak gehitzeko.
  • Ijeztu termoplastikoak

Ekipamendua

Proiektu nabarmenak

AE2A8513

Proiektu honetan, GAIKERek epoxi oinarriko suaren kontrako formulazio birziklagarriak eta SMC teknologiaren bidez prozesa daitezkeenak nola lortzen diren ikertu du. Formulazio horiek ibilgailu elektrikoari eskatzen zaizkion suarekiko portaera-baldintzak betetzen dituzte (ohiko ibilgailuari eskatzen zaizkionak baino zorrotzagoak), eta isolamendu akustikoko propietate onak dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

 

Foto 51 desarrollo de prepregs

Proiektu honen helburuak dira, alde batetik, ezagutza zientifiko-teknologikoa sortzea material eta konposite polimerikoen eremuan, ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko, eta material jasangarri eta birziklagarri berriak garatzea, prozesatzean ontze-/berotze- edo lotura-etapak optimizatzeko diseinatuak. Eta, bestetik, konposite polimerikoek gainditu beharreko erronka batzuk konpontzea eta funtzionalitate gehigarriak ematea, hala nola birziklagarritasuna, suaren aurreko portaera ona, bakterizida edo energia termikoaren biltegiratzea.

 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

foto 71 TAPE

Konposite termoplastikoak konposite termoegonkorren eta xafla metalikoaren alternatiba bikaina dira. Hala ere, merkatuan ezartzeko, haiek prozesatzeari lotutako muga batzuk gainditu behar dira. Helburu horrekin sortu da ZE-KOMP proiektua. Proiektu horretan, fabrikazio-prozesu optimizatu eta fidagarriak garatuko dira, prozesu horien jasangarritasuna hobetuko da ingurumenaren, kostuen eta fabrikazio-kadentzien ikuspegitik.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?