Compounding eta balorazioa  

I+G

Compoundinga urtuta dauden polimero eta gehigarriak nahastuz eta/edo konbinatuz formulazio plastikoak prestatzea da, horrela nahi diren ezaugarriak lortzeko. Batez ere, gehigarriak nahasten dira, hala nola antioxidatzaileak, UV egonkortzaileak eta beste errefortzurako gehigarri edo osagai batzuk, beira-zuntza esaterako. Compoundinga, normalean, estrusio bidez egiten da. Harizpi forman estrusionatutako materiala hoztu egiten da eta nahi den tamainako grantzetan zatitzen da.

GAIKERen compounding teknologia erabiltzen dugu ez bakarrik propietate funtzional edo espezifikoak dituzten polimeroak lortzeko, baita material birziklatuak balorizatzeko ere; izan ere, gero eta sektore gehiagok eskatzen dute plastikozko produktuak fabrikatzeko lehengaietan material birziklatuak sartzea.

Hauek dira gure lan-ildo nagusiak:

  • Masako plastikoei gehigarriak gehitzen dizkiegu, gehigarri, karga eta errefortzuak erabiltzen dituzten compounding tekniken bidez.
  • Industria ondoko/kontsumo aurreko eta kontsumo ondorengo material birziklatuak balioztatzen ditugu, material birziklatuaren ehunekoak dituzten grantza berrietan
  • Material birziklatua gehitzeak termoplastikoen eraldaketa-prozesuetan eta azken propietateetan duen eragina aztertzen dugu.
  • Karakterizazio- eta doitze erreologikoak aztertzen ditugu, mikroerreometroa, bihurdura-pareko erreometroa eta erreometro birakaria erabiliz, eta oso eskala txikian egin dezakegu lan, micro-compounderrekin, eta eskala handiagoan, compounding estrusio-lerroan.

Ekipamendua

Proiektu nabarmenak

Imagen 84 extrusión hilo

Helburu nagusia da material termoplastiko birziklatuaren compounding prozesuaren trazabilitatea eta kontrola ezartzeko premia larriari erantzutea, iturri fosiletatik datozen jatorrizko lehengaien kalitate baliokidea ziurtatzeko. Berreskuratutako material plastikoen tratamendu- eta formulazio-prozesuan (estrusio bidezko compounding prozesua) laguntzeko metodologia eta tresna osagarri egokiak definitzea, ahalik eta kalitate handiena ziurtatzeko.

Imagen 81 inyectora demag

Proiektuaren helburua da prozesua aztertu, sentsorizatu eta datuak aztertzeko metodologia bat garatzea, ikusteko nola eragiten dion termoplastikoen injekzio-prozesuak birziklatze-materialaren aurrean. Prozesuaren aldagai nagusiak aztertuz, sarrera-materialaren propietateak, material birziklatua izatearen eta injektatutako piezaren kalitatean duen eraginaren arabera.

Foto 109 filamento negro en boquilla

GAIKERek polipropilenozko (PP) compound berriak garatzen ditu, automobilgintzako osagaiak fabrikatzeko enpresaren ekoizpen-prozesuan erabiltzeko, polipropilenozko iturri birziklatuetatik abiatuta. Garapen horretan sartzen dira bai gaur egun erabiltzen diren produktuen karakterizazioa, bai oinarrizko lehengaiaren azterketan oinarritutako kontratipoen garapena, baita gaur egungo produktua hobetzeko gehitu beharreko gehigarriak, errefortzuak eta kargak ere, beharrezkoa bada.

Foto 126 proeycto blue net

BLUENETen helburua da Bizkaiko Golkoko SEko ur- eta arrantza-enpresetako itsas zaborra % 20-40 murriztea 2020rako. GAIKERen jarduera industria horietan erabiltzen diren sareak eta sokak birziklatzean oinarritzen da, arrantzako eta akuikulturako tresna berriak fabrikatzeko materialak garatzeko.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?