Inicio » Birziklapena eta Ekonomia zirkularra » Birziklatze kimikoa
Kontsumo aurreko eta ondorengo hondakinak aprobetxatzeko alternatiba jasangarri eta eraginkorrak garatzen ditugu, gure bezeroen prozesuei balio erantsia eta lehiakortasuna emateko. Plastikoak kimikoki birziklatzeko eta industriarako interesgarriak diren konposatuak (hala nola monomeroak, olioak, hidrokarburoak, etab.) lortzeko prozesuak garatzen ditugu. Plastic2plastic, plastic2oils, plastic2others prozesuak garatzen ditugu. Tanga itxi motako erreakzio-sistemak ditugu, bai eta prozesu termokimikoak eskalatzeko zenbait instalazio pilotu ere, 150 litrorainoko erreakzio-ahalmena dutenak.
Instalazio pilotuak plastikoek, biomasak eta hondakin konplexuek solbolisi (glikolisi, hidrolisi azido edo basiko, aminolisi, etab.), pirolisi eta gasifikazio prozesuetan duten portaera aztertzea ahalbidetzen diguten teknologiatan oinarritzen dira. Erreakzio-baldintzen eta prozesu-aldagaien optimizazioa, eta katalizatzaile berrien eraginkortasunaren ebaluazioa bilatzen ditugu, eta prozesuen eskalatzea egiten dugu. Hondakinetatik eratorritako erregaien karakterizazioan eta garapenean ere egiten dugu lan. Hiri-meatzaritzaren kontzeptuari jarraituz, hidrometalurgia-prozesuetan lan egiten dugu hondakinetan dauden substantzia estrategikoak berreskuratzeko, hala nola auto elektrikoen bateriak, panel fotovoltaikoak edo gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (RAEE).
300 °C-rainoko operazio-tenperatura, huts-ponpa, kanpoko atorra bero-emailea, disolbatzaileak berreskuratzeko distilazio-sistema, solidoak elikatzeko sistema pneumatikoa, tratamendu ondoko operazioetarako tanga osagarria. Hainbat lehengai eta katalizatzaile aztertzea, prozesuko aldagaiak optimizatzea, solbolisi-prozesuak eskalatzea (glikolisia, hidrolisia, etab.).
Biomasaren, plastikoen eta hondakinen portaera pirolisi-prozesuetan. Operatzeko baldintzen azterketa eta optimizazioa: tenperatura, partikula-tamainak, agitazio-abiadura, katalizatzaileen azterketa, pirolisi oxidatiboak, etab.
Neurriak: 4 m-ko luzera, 2,8 m-ko altuera, 1,5 m-ko sakonera, biltegiratze-andelak, zentrifugagailu trifasikoa: S-L-L bereizketa, agitazio bidezko garbigailu-dekantagailua, zentrifugagailu bifasikoa: L-L bereizketa, kanpoko atorra duen destilagailu-lurrungailua, aginte-panel automatizatua.
700 °C eta 320 bar arte. Biomasak, plastikoek eta hondakinek solbolisi- eta pirolisi-prozesuetan duten portaera, operazio-baldintzen azterketa eta optimizazioa: T, P, tamainak, agitazioa, katalizatzailea, etab.
Ezagutza eta teknologia garatzea, industria-sareak hondakin plastikoak modu jasangarrian erabil ditzan eta baliabide horien zikloa itxi dezan. Prozesu kimikoak (solbolisia) eta termokimikoak (pirolisia eta gasifikazioa) erabiliz industriarako lehengaiak nola lortzen diren ikertzen da. Prozesu horien bidez, hondakin plastikoak plastiko berriak lortzeko gai bihurtzen dira.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua
Lehengaiak lortzea kontsumo aurreko eta ondorengo PUko hondakinen glikolisi katalitikoaren bidez, eta haien aplikazioa baliozkotzea. Halaber, bizi-amaierako alternatiba bideragarri bat garatzea, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez, zabortegia ez den PUrako, eta, hala, produktu jasangarri berriak eskaintzea balio-kateari.
PETezko ontziak glikolisi katalitiko bidez kimikoki birziklatzeko prozesu bat garatzeko eta optimizatzeko proiektua, laborategi-eskalan lehena eta, ondoren, instalazio pilotura eskalatua, elikadura-industriarako egokia den monomero araztua lortzeko.
Berrerabil daitezkeen ehunak eta berrerabilgarriak ez direnak bereizten dituen sailkapen-prozesu baten ondoren, azken horiek birziklatu egiten dira arropa berria egiteko edo eraikuntzan isolatzaile termiko eta akustiko gisa erabiltzeko.
GAIKERek birziklapen kimikoko prozesuaren garapenean parte hartzen du, solbolisia erabiliz eta eskalatuz, bai eta karbono-zuntzez osatutako piezak egiten ere, material birziklatuz edo moldeaketa bidez ondu gabeko aurreinpregnatuen ebakinak berrerabiliz.
Birziklatzeko alternatiba errentagarri eta jasangarriak garatzea, eskalatzeko aukera ematen dutenak, birziklatu eta berrerabil daitezkeen polimeroak ekoizteko sintesi-estrategia alternatiboen ekodiseinua, upcycling-aren ebaluazioa eta aurresateko ereduen garapena.
Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera