Inicio » Áreas de conocimiento » Birziklapena eta Ekonomia zirkularra
GAIKERek birziklapen mekanikoaren arloan egiten duen ikerketa- eta teknologia-jarduera, edozein motako hondakinen fluxuen tratamenduan oinarritzen da: ontzi arinak, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak (VFU), gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (RAEE), eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (RCD), konpositeak, ehunak eta azaleratzen diren hondakinak. Birziklatze-teknologiak ikertu, aplikatu, ebaluatu eta egokitu egiten dira, hondakin-fluxu horietatik materialak banatzeko, behin horiek bereiziz eta prestatuz gero. Azken helburua birziklatze-prozesu bereziak diseinatzea eta ebaluatzea da, kalitate goreneko material frakzioak berreskuratzeko eta ziklo ekonomikoetara itzuli ahal izateko.
Birziklatze kimikoaren arloan, erreaktore kimiko estandarrak eta bertan diseinatutakoak erabiltzen dira (tankea eta ohantze fluidizatua), kontrol-sistemak eta ekipo osagarriak daude, eta prozesu osoa egiten da, laborategitik hasita eta proba piloturaino; horrela, portaera probatzeko eta hondakin plastikoak (termoplastikoak, konpositeak) eta biomasako hondakinak solbolisi eta pirolisi prozesuen bidez produktu bihurtzeko (monomeroak, oinarrizko produktu kimikoak, olioak edo gasak). Arlo honetan ere jarduera hauek egiten dira: hondakinetatik eratorritako erregaiak (CDR) garatzea eta karakterizatzea, edo egitura konplexuetan (geruza anitzak eta dispertsioak) dauden material eta elementu kimiko zehatzak bereizteko eta berreskuratzeko disolbatzaileak erabiltzea.
Jasangarritasunaren ebaluazioari dagokionez, ingurumen-ikuspegia, ikuspegi soziala eta ikuspegi ekonomikoa hartzen dira kontuan teknologiak, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak ebaluatzean. GAIKERek jasangarritasuna ebaluatzeko metodologiak sakon ezagutzen ditu eta bizi-amaierako faseko tratamendu-prozesuetan, material berrien garapenean eta abarretan esperientzia handia du. Hori dela eta, bizi-zikloaren ebaluazioan erreferentzia da GAIKER, ingurumen-ikuspegia (LCA), ikuspegi soziala (SLC) eta ikuspegi ekonomikoa (LCC) kontuan hartzen dituela gainera. Ebaluazio-azterketak inpaktuak identifikatzeko eta produktuen birdiseinua bultzatzeko (ekodiseinua), adierazleak emateko (adibidez, karbono-aztarna, ingurumen-aztarna, zirkulartasun-indizea) edo neurrira egindako ebaluazio-tresnak garatzeko erabiltzen dira.
Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna
Ekonomia zirkularra eta Birziklapen arloko koordinatzailea
Harpidetu zaitez gure buletinera