Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara, ikertzeko eta enpresei zerbitzu teknologiko eta berritzaileak emateko zentro teknologikoa. 1985. urtean hasi ginenetik, enpresa-sarearen garapen teknologikoa eta lehiakortasuna bultzatzen ditugu, gure espezializazio-arloekin lotutako teknologiak ikasiz, garatzen eta gero bezeroengana eramanez: bioteknologia, 4.0 konposite jasangarriak, polimero funtzional eta jasangarriak eta birziklapena eta ekonomia zirkularra.
Bakarka eta beste batzuekin batera I+G proiektuak garatzen ditugu, zerbitzu teknologiko aurreratuak eskaintzen ditugu eta laborategiko analisiak eta ziurtapen-saiakuntzak egiten ditugu.
Zenbait sektore industrialeko enpresen behar teknologikoei kalitatezko irtenbide berritzaileak emateko, GAIKERen 100 langile baino gehiago gara eta ekipamendu aurreratuena dugu.
Egiten dugun lanaren zehaztasuna eta kalitatea bermatzen duten egiaztapen- eta ziurtagiri ugari dugu.
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, teknologia funtsezko tresna gisa sustatzea. Horretarako, geure I+G+B egiten dugu eta enpresentzako irtenbide berritzaileak garatuz lortzen dugun ezagutza eta esperientzia enpresei eskaintzen dizkiegu.
GAIKER zentro teknologikoan:
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, teknologia funtsezko tresna gisa sustatzea. Horretarako, geure I+G+B egiten dugu eta enpresentzako irtenbide berritzaileak garatuz lortzen dugun ezagutza eta esperientzia enpresei eskaintzen dizkiegu.
Enpresentzat eta gure bezeroentzat interesgarriak diren teknologiak egiten ditugu bereziki, herritarron nahiak eta lehentasunak jarraituz eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Berrikuntzako profesional bikainak eta gure jardueraren arloetan erreferentzia diren ikertzaileak ditugu.
Industriarako irtenbide onenak garatzeko berritu egiten dugu, eta beharrezkoa denean, I+G+B egiten duten beste eragile batzuekin batera egiten dugu lan.
Lortutako emaitza onetatik ateratzen dugun onura instalazioak eta ekipamendua handitzeko eta eguneratzeko, hazteko, eta gure langileen lan-baldintzak hobetzeko inbertitzen dugu.
Materialen eta prozesuen jasangarritasuna hobetzen eta materialen zirkulartasuna errazten duten teknologiak sustatzen lan egiten dugu.
Inguruko enpresak Europako I+G+B proiektuetan parte hartzera bultzatzen ditugu, berrikuntza-aukerak aprobetxatzeko.
Bezero bakoitzaren testuingurua ulertu nahi dugu, gure konponbideak bere beharretara eta interesetara egokitzeko.
Gure kultura eta tamainagatik errez jar zaitez harremanetan ikertzaile- eta zerbitzu-taldeekin, eta baita merkatuko era zentroko arduradunekin ere.
Teknologikoki trebatzeko proiektuei eta etengabeko zaintzari esker, gure espezializazioei lotutako ezagutza eskuratu eta handitu dezakegu, gero enpresetara ondo eramateko.
Lankidetza guztietan, bai I+G proiektuetan, bai zerbitzu teknologikoetan, konfidentzialtasun politika zorrotza jarraitzen dugu.
1997. urtetik, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua gara, eta Patronatuan gure industria-sareko 17 enpresa daude, Eusko Jaurlaritzaz, Bizkaiko Foru Aldundiaz eta Euskal Herriko Unibertsitateaz (EHU) gain.
GAIKEReko taldea 103 langilek osatzen dute, eta haiek dira gure aktibo nagusia.
Zuzendari Nagusia
(237 ENAC pean)
(29 ISI artikulu, 47 biltzarretako komunikazio)
Egiten dugun lanaren zehaztasuna eta kalitatea ziurtatzen duen zenbait akreditazio eta ziurtagiri dugu.
ES20/87093 ziurtagiria, UNE 166002:2021 arauarekin bat datorrena, SGSk emana, material plastiko, konposite, birziklatze, ingurumen eta bioteknologiarekin zerikusia duten teknologien ikerketa, garapen eta transferentziarako.
ENACek UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauaren arabera 1995etik emandako akreditazio-ziurtagiriak, hurrengo proba hauek burutzeko:
72/LE187 ziurtagiria
Eranskin teknikoa
Certificación de cumplimiento de Buenas Prácticas de Laboratorio (BPL) en estudios de:
Otorgada por la autoridad competente del Departamento de Salud del Gobierno Vasco.
Europako EuCertPlast ziurtagiria estatuan emateko onartutako erakundea, 2014az geroztik «Blue Angel» ekoetiketa lortzeko nahitaez bete beharrekoa.
EU-NETVAL metodo alternatiboak baliozkotzeko gai diren laborategien Europako sareko kidea 2014tik.
GAIKERen teknologia hedatzeko egiten ditugun jardueren bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzen dugu. Helburua ezagutzak, informazio garrantzitsuak eta abar zabaltzea da, horrela, erakundeek teknologiarekin zerikusia duten erabakiak hobeto hartzeko.
Hedapen-jarduera horiek guretzako barreiatze prozesu bat dira eta prozesu horren barruan Jardunaldiak eta Biltzarrak, Artikulu zientifikoen eta komunikazioen argitalpenak, eta aproposak diren beste tresna batzuk sartzen dira, betiere enpresentzako prozesu irekia era eskuragarria izan dadin.
Ildo horren barruan, zaintza teknologikoko jarduerak ere egiten ditugu, lan egiten dugun sektoreetako informazio teknologikoen bilaketa, tratamendua, ustiapena eta babesa sistematizatuz. Horren guztiaren helburua da enpresei lehiarako abantailak ematen dizkieten informazioak eskaintzea.
Halaber, heziketa espezializatuaren bidez ere zabaltzen dugu ezagutza. Hori gure adituek ematen dute enpresek dituzten arazoei konponbide emateko.
Merkatuko arduraduna
Merkatuko arduraduna
Merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera