Archives for November 2024

GAIKER material aurreratuen eragina ebaluatzeko tresna garatzen ari da

SUNRISE proiektu europarraren bidez, pertsonentzako eta ingurumenerako seguruagoak diren eta produktua egiteko lehen faseetatik hasita eta haren balio-bizitzaren amaierara arte jasangarriagoak diren material aurreratuak bultzatu nahi dira.

GAIKER Zentro Teknologikoa, Basque Research Technology Alliance – BRTAko kide, SUNRISE (Safe and Sustainable by Design: Integrated Approaches for Impact Assessment of Advanced Materials) proiektu europarrean parte hartzen duten 19 kideetako bat da.

SUNRISE Europar Batasunaren Horizon programaren barruan jarri da martxan, eta bere helburua material aurreratuek giza osasunean, ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina ebaluatzeko tresna bat datozen hiru urteetan garatzea da, horrela, material horien segurtasunari eta jasangarritasunari buruzko erabakiak hartzeko gai izateko, diseinutik hasita eta bizi zikloetan eta balio kateetan zehar.

Tresna hori erabilerraza den web-plataforma bat izango da, eta baita gida bat, SSbD estrategia (Segurtasuna eta jasangarritasuna diseinutik hasita) ezartzearen erronkak azaltzeko.

Material aurreratuak (AdMas) propietate hobetuak dituzten material berriak dira, eta berariaz diseinatzen dira erabilera berdina duten material konbentzionalek baino errendimendu handiagoa izateko (erresistentzia, iraunkortasun, arintasun… handiagoa).

Material horiek pertsonentzat eta ingurumenarentzat seguruagoak diren eta jasangarriagoak diren aztertzeko, ikerketa hau sortu da, eta GAIKER ingurumen segurtasuna eta giza osasuna ebaluatzeko bloke metodologikoak ezartzeaz (ebaluazio irizpideak, atalaseak, klaseak eta tresnak) arduratuko da batez ere. Helburu hori lortzeko, zentro teknologikoak, alde batetik, material aurreratuen segurtasuna ebaluatzeko in vitro ereduak erabil daitezkeen aztertuko du, eta, bestetik, Ikuspegi Berriko Metodologiak (NAM) eta Saiakuntza eta Ebaluazio Ikuspegi Integratuak (IATA) egokitu eta garatuko ditu, horiek AdMas-ek ingurumenerako eta giza osasunerako duten segurtasuna modu errentagarrian ebaluatzeko, animalien esperimentazioa saihestuz.

SUNRISEk Europar Batasunaren Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 10113732 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.  

Konposite jasangarrien instalazio pilotuak

Material konposatuen prozesaketa ikertzeko instalazio pilotuak ditugu. Transformazio-teknologia gehienak ditugu, materialak prozesuetara nola egokitzen diren probatzeko, horiek eskalatzeko eta prototipo eta erakusle funtzionalak laborategiko eskalan eta tamaina errealetan egiteko.

  • Konposite termoplastikoen instalazio pilotua
  • RTM eta infusio sentsoredunen instalazio pilotua
  • SMC eta aurreinpregnatuen instalazio pilotua

>> Gehiago jakiteko