euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Santiago Rementeria, GAIKEReko zuzendari nagusi berria

GAIKER teknologia-zentroak etapa berria du aurretik, Zuzendaritza aldatu baitu

2019/05/21  Santiago Rementeria, maiatzaren 8an, GAIKEReko zuzendari nagusi izendatu dute, Begoña Goiricelayaren ordez; Begoña Goiricelayak 2010etik egun arte bete du kargua.

Santiago Rementeria (Bilbo, 1963) Zientzia Fisikoetako doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Enpresa pribatutik dator, eta zuzendari- eta aholkulari-lanetan jardun du, zenbait sektoretako konpainia multinazionaletan eta ETEetan, bai eta ZTBESko zenbait agenterekin ere.

GAIKEReko zuzendari berria visiting scientist izan zen Pittsburgh-eko (AEB) Carnegie Mellon Unibertsitatean; aditu- eta aholkulari-lanetan elkarlanean jardun du Europako Batzordean, eta ikastaroak eman ditu Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan. Gainera, hitzaldien egile izan da zenbait kongresutan, eta artikuluen idazle, teknologia- eta enpresa-gaiei buruzko liburu eta nazioarteko aldizkarietan.

Lanbide-ibilbide luzea du eta esperientzia handia berrikuntzaren kudeaketa teknologikoan eta I+Gn. Rementeriak, horrela, erronka berri horri ilusio handiz erantzungo dio, teknologia-zentroa finkatzeko. Horretarako, bere helburuak honako alderdi hauetan zentratu ditu: zientzia- eta teknologia-espezializazioko plana eguneratzea; I+Gko proiektuetan eta Euskadiko eta beste merkatu batzuetako enpresekiko zerbitzu teknologikoetan elkarlana sustatzea, eta konpainiekin eta beste agente teknologiko batzuekin sinergiak ustiatzeko aliantzak ezartzea.

Presidente berria GAIKER fundazioan

Pasa den urtarrilean, Joseba Mandaluniz jauna GAIKER fundazioko presidente izendatu zuten. Joseba Ekide, S. Coop. enpresako ordezkaria da; puntako enpresa ingeniaritzaren sektorean eta produktu berrien garapenean eta fabrikazioan.

GAIKER 1985ean sortu zen eta, 1997tik, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da. Guztira industria-egitura hurbileneko 15 enpresak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eratzen dute fundazioaren patronatua.

Ikerketa teknologiko aplikatuan dihardu GAIKER teknologia-zentroak, eta soluzio berritzaileak ematen dizkie enpresei; horrela, horien garapen teknologiko jasangarria eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ditu.

I+G+b-ko jarduera proiektuen kudeaketan eta garapenean eta soluzio teknologiko berritzaileak ematen eta horien balioa nabarmentzen oinarritzen da. Honako hiru hauek ditu ezagutza-arlo: bioteknologia, ingurumena eta birziklapena, eta plastikoak eta konpositeak.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +