euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Manuel Martín Lomas | CIC biomaGUNE-ko Zientzia Zuzendaria

"Elkarreraginean jandun beharra dugu Euskal Herriko teknologia zentroekin batera, Unibertsitatearekin eta enpresekin" | apirila 2009

2009/04/01  

Manuel Martín Lomas (Sevilla, 1941) 2006tik da Zientzia Zuzendaria CIC biomaGUNEan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, bionanoteknologiarantz eta nanomedikuntzarantz bideratutako biomaterialen ikerketarako.

CSICeko Kimika Medikoko Institutuko doktorea, kimikari jaun entzutetsu hau izan zen CSICeko (Ikerketa Zientifikoetako Goi Kontseiluko) lehendakariorde 1992 eta 1996 artean. Ramon eta Cajal Ikerketa Sari Nazionala 1993an, Martín Lomas izan zen era berean Sevillako Ikerketa Kimikoen Institutuko buru 1998 eta 2000. urteen artean. 

 
 
 
 
.....................................................................................................................................................................................
Zein dira CIC biomaGUNEko jarduera esparru nagusiak?
CIC biomaGUNEko ikerketa jardunaren arreta gune nagusiak Nanomaterial Biofuntzionalak dira, Bioazalerak eta Imajina Molekularrak. Biomaterialen esparruan kokatu nahi duen Zentro bat denez gero, lehen fase batean CIC biomaGUNEak laborategiak eraiki zituen eta beharrezko azpiegitura zientifikoa egokitu, jada nazioarteko mailan aritutako zenbait ikerketa talde erakarri eta hartu ahal izateko, eta hauek bi Unitatetan banatu zituen: Nanomaterial Biofuntzionalen Unitatea eta Bioazaleren Unitatea. Lehen bi Unitate hauen ikerketa lerro nagusiak zabaldu ziren nanoegitura biofuntzionalen diseinu, prestaera eta karakterizazioetara, eta ere hauen aplikazioetara, interes biomedikoko sistema biologikoen ikerketan.

Nanomaterial Biofuntzionalen aplikazio berri eta etorkizun handikoenetako asko bideratzen direnez gero Nanomedikuntzaren eta Imajina Molekularraren esparru garatu berrietara, Zentroko proiektu zientifikoaren definizioaren lehen faseetatik finkatu genuen honen lehentasunetako bat Zentroa beharrezko ziren azpiegiturez hornitzea arlo hauetako aplikazioen garapenak ahalik eta gehiena errazte aldera. Zentroko ikerketa taldeen parte hartzeak Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzako CIBERen (CIBER BBN) honen sorkuntza momentu beretik, ezin aukera hobea eskaini zigun CIC biomaGUNEren jardueraren dimentsio hau ere erabat indartzeko.

CIBER BBNren barruan sortutako lankidetzetatik eta ikerketa biomediko espezifikoagoko taldeekin izaniko interakzioetatik abiatuta, guztiz nabarmena gertatu zen hasieratik Espainiako instalazioen eskasia behar bezala garatu ahal izateko nazioarteko lehen mailako ikerketa jarduera bat Imajina Molekular eta Funtzionalean. Eta honek eraman gintuen berehala aztertzera Imajina Molekular eta Funtzional Preklinikoko Plataforma indartsu bat sortzeko aukerak, ez bakarrik CIC biomaGUNE beraren ikerketa propioa errazteko eta honi ikuspuntu berriak eman ahal izateko, baizik eta aldi berean beharrezko erraztasun eta bitartekoak eskaini ahal izateko - instalakuntzak, errekurtsoak eta zerbitzuak- Biozientzien garrantzizko esparru honetan interesatua egon zitekeen komunitate zientifiko-biomediko - teknologiko osoari. Halako instalazio berri batek erabat lagunduko zukeen aldatzen Espainiak aurretik erakusten zuen egoera desegoki eta ez gogobetekoa, ikerketa biologiko eta biomedikoetako teknologia garrantzitsuon aplikazioei dagozkien arloetan, eta horrela hasi ahal izan hurbiltzen gure inguruan arlo berezi honetan aurreratuenak diren herrialdeen mailetara.

Adituen batzorde berezi baten aholkularitzarekin, CIC biomaGUNEko Zuzendaritzak, Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen aurre-onarpenaren ondoren, erabaki zuen Zentroari atxikitako Imajina Molekular eta Funtzionaleko Plataforma bat eraiki eta abian jartzea. Eta jakinaren gainean izanik aldez aur retik, era honetako instalakuntza handi batek lehen maila batean lan egin ahal izateko, bertan zizenean lan egingo duen lan talde teknikoaz gainera, ikerketa talde sendo baten laguntzaren beharra ere baduela, CIC biomaGUNEk hirugarren Ikerketa Unitate bat sortzea erabaki zuen, Imajina Molekularraren Unitatea, honek, bere ikerketa lerro propio eta jatorrizkoekin eta aurretik genituen beste bi Unitateekin koordinatuta, Plataformaren lan abia bere mailarik gorenean bermatu ahal zezan.

Zein leku zehatz du CIC biomaGUNEk euskal sistema zientifiko-teknologikoan?
CIC biomaGUNEa Ikerketa Kooperatiboko Zentro bat da Euskal Herriko Erkidego Autonomoan. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Planean definitzen dira Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CICak), ikerketa estrategikoko zentro legez, eta halako ikerketatzat ulertzen da oinarrizko, goi mailako eta izaera orientatuko ikerketa. Zientzia Plan honetan, sektore jakin batzuk lehenesten dira: biozientziak, nanozientziak, ordezko energia, eta elektronika garraio adimendunerako. CICen sorreraren asmoa, ikerketa erakunde malgu batzuk egonkortzea da lehenetsitako alor hauetan, gero behar bezalako oreka bat mantendu ahal izateko kalitate zientifikoaren eta emaitzen ustiapen komertzialaren artean, lehiakortasuna ere indar tuz jadaneko existitzen diren sektoreetan, eta aldi berean dibertsifikazioa bultzatuz beren indarra ezagutzan kokatuko duten industria berrietarantz.

Testuinguru honetan jartzen da abian CIC biomaGUNEa bera ere, bere helburu izaki gure gizartearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea, ezagutza berezia sortzen lagunduaz Biomaterialen arloan. Eta Biomaterialen esparru zabalaren barruan, CIC biomaGUNEko proiektu zientifikoaren helburu zehatzagoak bereziki dira Nanomaterial Biofuntzionalak eta Bioazalerak, eta hauen aplikazio zehatzak bilatzea Nanomedikuntzan eta Imajina Molekularraren arloan.

Gure Zentroa horrela definitua, CIC biomaGUNEak leku garrantzizkoa izan dezake euskal Zientzia eta Teknologiaren sistemaren barne, baldin eta behar bezala asmatzen badugu behintzat honen abian jartzean eta orientazioan, bada, Zentroak bere jarduera nagusia garatu nahi baitu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak lehenesten dituenen arteko bi area nagusiren esparruan: nanozientzien eta biozientzien esparruak; eta baita ere, gutxi barru izango duelako Espainia osoko instalaziorik indartsuena, eta aldi berean mundu osoko indartsuenetako bat ere izango dena, Imajina Molekular eta Funtzional Preklinikoan. Eta izan, CIC biomaGUNEko Imajina Molekular eta Funtzional Preklinikoko Plataforma izango da laster Euskal Herriko lehen IZTSa (Instalazio Zientifiko-Tekniko Singularra).

CIC biomaGUNEa diziplina anitzeko zentro bat da eta parte hartze bereziak ditu bai nano-aren unibertsoan, bai bioarenean. Zein dira Zentroaren helburu kooperatiboak maila honetako beste zentro teknologikoekin?
Agerikoa da denontzako CIC biomaGUNEak, Ikerketa Kooperatiboko Zentro den legez, elkarreraginean jardun behar duela Euskal Herriko zentro teknologikoen sarearekin batera, Unibertsitatearekin eta enpresekin ere. Eta bere inplikazioak dituenez gero lehentasunezkoak direnetako bi area nagusitan behintzat, nanozientzia eta biozientzietan, CIC biomaGUNEren interakzio aukerak beste zentro teknologikoekin are nabarmenagoak dira, soilik eta bereziki area batera orientatuak diren beste zentro batzuek eduki litzaketenen aldean.

Zein esango zenuke izan litezkeela Zentroaren gaur eguneko apustu zientifikoen etorkizuneko ondorio sozialak edo?
Galdera zaila da erantzuten CIC biomaGUNEren jarduera esparruetan orientatua den oinarrizko ikerketari dagokionean. Nola nahi ere, Nanomedikuntzaren eta Imajina Molekularraren jarduerei dagokienean samurragoa da aurreikustea honek ekarri ditzaketen ondorio sozialetako batzuk. Imajina tekniketako medikamentuetako ikerketa eta garapenaren aplikazioetatik beren onurak atera ditzakete noski beren estrategia zientifikoa helburu terapeutikoak izango dituzten botika berriak edo egiturak garatzean oinarritzen duten ikerketa taldeek, eta industria farmazeutikoak (eta biotechak), hauek guztiek izango baitute beren eskueran tresna azkar eta eraginkorra beren farmakoen ebaluaziorako, eta patologien ebaluazio azkarraren detekziorako ere tratamendu aldien ondoren. Eta azken batean biztanleria guztiak ere izango du noski mesede, teknika hauen eskuratzeak eta industria farmazeutikoak eta ikerketa taldeek teknika hauek erabili ahal izateak, derrigor ekarriko baitie kalitate (eraginkortasun, selektibitate, …) handiagoa eskueran izango ditugun farmakoei.

CIC biomaGUNEko Imajina Molekular eta Funtzionalaren Plataforma abian jartzeak berez dakartzan onurez gain imajina molekularren, funtzionalen eta anatomikoen tekniken aplikazioetatik eratorriak (eta hauek batez ere ikerketa zentroen mesederakoak izango dira, eta sektore industrialaren, ospitaletako komunitatearen, eta azken batean gizarte osoaren mesedekoak), badira ere bestelako onura sozio-ekonomikoak ere kontuan hartu beharrekoak direnak. Batetik, komunitate zientifiko osoak eta ospitaletako komunitateak ere beren etekin osoa atera ahal izango diete CIC biomaGUNEko Imajina Molekular eta Funtzionalaren Plataforman ezarriko diren formazio programa exhaustibo edota ere berezi guztiei. Bestetik, CIC biomaGUNEko Imajina Molekular eta Funtzionalaren Plataformaren abian jartzeak esan nahi lezake, orain ar tean gure mugetatik kanpo garatzen ziren hainbat ikerketa eta garapen teknologikoko proiektu ugariren geuregana erakartzea, horrek suposatu liezazkigukeen onura ekonomiko guztiekin. Azkenik esan behar ere, CIC  biomaGUNEko Imajina Molekular eta Funtzionalaren Plataformaren ezartzeak zalantza gabe ekarriko duela hainbat lanpostu berezituen sorrera ere.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +