euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Inés Anitua, ACICAE-ko Zuzendaria

"Negozio-eredu berri baterantz goaz eta iraganeko errezetek ez dute jada balio" | urria 2009

2009/10/01  
Inés Anitua Euskadiko Automobilgintza Klusterraren (ACICAE) zuzendaria da. Europan sortutako lehenengo klusterretakoa da, eta haren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko automobilgintza-sektorearen lehiakortasuna hobetzea eta ikuspegi estrategikoa sustatzea, I+G+B maila hobetuz edota erakundearen bazkide diren kideak (ehun kide inguru, haietako batzuk GAIKER Fundazioan ere parte hartzen dutenak) merkatu eta bezero berriengana
iristea erraztuz.

Informazio Zientzietan lizentziaduna (Marketing) eta Enpresen Kudeaketan masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Automotive Intelligence Center (AIC) erakundearen zuzendaria da Anitua. Nazioartean erreferentziazkoa den zentro hori 2009aren hasieran inauguratu zuten, eta haren helburua da automobilgintza-sektorerako balioa sortzea zenbait jarduera bateratuz: zainketa lehiakorreko jarduerak, prestakuntza, ikerkuntza eta industriagarapena. 
 
......................................................................................................................................................................................
Lehenengo galdera derrigorrezkoa da: krisiak sektorean eragin dituen ondorioak nola bizi ditu ACICAEk?
Egia esan, kezkatuta gaude. Automobilgintza-sektoreak mundu-mailako krisiak eragindako ondorio larriak pairatzen ditu, nahiz eta enpresa lehiakorrak izan, sektoreko erronka handiei egokitzeko dinamika garrantzitsua dutenak.

Jakin badakigu krisiaren intentsitateak eta iraupenak behartu duela sektorea, oro har, neurri zorrotzak har tzera: gastuei eustea, inbertsioak murriztea eta ekoizpena egokitzea. Neurri horiek aplikatzeak eragiten dituen zailtasun eta ondorio guztiak aintzat hartu behar dira.

Egoera egonkortzen hasi da, antza, eta espero dezagun egoera normal samarrera itzultzea hurrengo hilabeteetan.
 
Euskal automobilgintza-sektorearen egoera nolakoa da, beste herrialde batzuetako egoerarekin alderatuta?
Datu batzuk aipatuko ditut, nahiz eta ez izan guztiz eguneratuak: Euskal automobilgintza-sektoreak 11.000 miloi euro fakturatzen ditu, barne-produktu gordinaren %17 osatzen du, eta 40.000 langiletik gora ditu 300 enpresetan. Munduko merkatu nagusietan ageri da; gaur egun, 125 produkzio-planta inguru ditu estatutik kanpo, eta haietan 35.000 langile baino gehiagok dute lanpostua.

Ildo horretan, Euskal Herriak garrantzi handiko tradizio industriala du automobilgintzan, eta, horren ondorioz, oso lehiakor ra da hainbat funtzio, teknologia eta produktuen alorrean. Industria integrala dugu eremu oso zehatz eta txiki batean, horrek bereizten gaitu eta balioa ematen digu.

Gainera, euskal enpresak prozesuen alorrean oso onak izatetik diseinuen balio gehigarria bilatzera pasa dira. Ezaugarri horiek guztiak direla eta, Alemaniako lehiakideen parean gaude, esate baterako, eta aurrea hartu diegu beste herrialde askori.
Hala ere, ez dugu bertan gozo gelditu behar, globalizazioarekin batera jokalari berriak agertu direlako (adibidez, txinatarrak eta indiarrak) eta laster ikusiko ditugulako gure ohiko merkatua lortzeko lehian. Horren ondorioz, urrats bat eman behar dugu haien aurretik, eta, gainera, herrialde horietan sortzen ari diren merkatuetan sartu.
 
Internazionalizazioa, enpresen arteko lankidetza, berrikuntza… Zure aburuz, zein da lekuak berreskuratzeko gakoa?
Hirurak bateratzea funtsezkoa da; izan ere, iruditzen zaigu automobilgintzas ektoreak negozio-eredu berri baten bideari heldu diola, eta eredu berri horretan iraganeko prozedurek ez dute jada balio.

Horrexegatik, hai bitartez egituratzen da berrikuntza, eta nazioarteko izaera du.

Zalantzarik gabe, sektorearen birsortzearen adibide bat da, baliagarria baita automobilgintzaren alorreko industrian balioa sortzeko, eta epe ertainera eta luzera lehiakortasuna hobetzeko.
 
Behin eta berriz entzuten dugu berrikuntza funtsezko faktorea dela lehiakorra izateko, e t a automobilgintzan diharduten euskal enpresa askok hala uste izan dute. Zein izango litzateke enpresa horien egoera etengabeko berrikuntzaren aldeko apusturik egin izan ez balute? Eta, nola baloratzen duzu teknologiazentroekiko lankidetza?
Berrikuntza jarrera mentala da, oso baliagarria aldaketei modu integralean aurrea hartzeko eta aukera berriak bilatzeko.
Jarrera hori izan ezean, zaila iruditzen zait automobilgintza bezain zorrotza den sektore batean bizirik irautea.

Gainera, berrikuntza teknologikoa deritzona funtsezkoa da gure kasuan, ibilgailuak oso bizkor aldatzen ari direlako, eskakizun berriei erantzuteko (ingurunea babestea, segurtasuna eta abar). Bi berrikuntza horien baturak, gure lehiakideak baino indartsuago egin behar gaitu. Eta ez da erraza, inertziak apurtu behar baitira, taldeak inplikatu, teknologia eta produktu berrietan arriskatu eta abar. Ahalegin handia egin behar da.

Horregatik, funtsezkoa da inplikatutako eragile guztiak elkarlanean aritzea: teknologia-zentroak, unibertsitateak, ingeniaritza-enpresak, aholkularitzaenpresak eta abar. Lankidetza hori hobetu da azken urteotan, baina iruditzen zait elkarrekin egiteko bidea dugula gure aurrean, eta azkar ibili behar dugula, denbora larregi ez baitugu.
 
Zein dira, zure aburuz, etorkizunari begira sektoreak dituen erronka eta aukerak?
Automobilgintza-sektoreak aurre egiten dio historian zehar izandako eraldaketa handienetako bati. Krisialdi ekonomikoak eta produzitzeko gehiegizko gaitasunak eragin dute aldaketa, baina beste faktore batzuk ere zerikusia dute: ingurumenaren alorreko eskakizun berriek, segurtasun aktibo eta pasiboaren alorreko eskariek, lehiakide berriek (Asia) edota kontsumitzaileen gustuetan izandako aldaketek.

Egoera korapilatsua bada ere, ez dugu ahaztu behar 2020an mundu-merkatua 97 milioi ibilgailukoa izango dela, funtsean Asian. Gaur egun, 67 milioikoa da.

Horregatik bilatu behar dugu gure enpresen tamaina egokiena, internazionalizazioa gehitu, prozesu eta produktuen balio gehigarria handiagotu, eta merkatu-egoera berriei azkar egokitzen ahalegindu.
 
Ingurumenaren alorreko legerian egindako aldaketak eta naturabaliabideen egoera kontuan hartuta, nolakoa iruditzen zaizu izango dela etorkizuneko automobila?
Iraunkortasuna bermatzeko moduko ibilgailuen bidea hartu dugu. Horrek esan nahi du kontsumitzaileen benetako premiekiko lotura estuagoa izango dutela, efizienteagoak izango direla, petrolioarekiko mendekotasun txikiagoa izango dutela, eta zarata gutxiago aterako dutela. Seinale guztiek adierazten dute epe ertainean ibilgailu elektrikoek lehentasunezko lekua izango dutela hiri-eremuetan. Izan ere, dagoeneko baditugu hainbat bertsio hibrido.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +