euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Carmen Garaizar | Ikerketa Sanitarioko Eusko Institutuko zuzendaria

"Ezinbestekoa da bereiztea osasun­gintzaren papera I+G kooperatiboaren hornitzaile bezala eta bere rola azken produktuaren bezero bezala." | urria 2008

2008/10/01  
2003tik  zuzendari  B+I+O  Eusko Fundazioaren  (BIOEF;  Osasungintzako Berrikuntza  eta  Ikerketen  Euskal Fundazioaren) Ikerketa Sanitarioko Eusko Institutuan (O+Iker), Carmen Garaizar EHUko doktore da Medikuntzan eta pediatra haur- neurologian berezitua. Bi hamarkada baino gehiago egin ditu medikuntza praktikoan Gurutzetako Ospitalean, nora itzuli zen Mexiko  DFn  bost  urteko  jarduera profesionala garatu ondoren.

Carmen  Garaizar  era  berean  da  CIC bioGUNEko  lehendakari,  Espainiako Neurologia  Pediatrikoko  Elkartearen lehendakari ohi, eta partaide 2002ra arte Europako  Neurologia  Pediatrikoko Batzordearen Board of National Advisers-en. 100 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu (heren bat nazioartean), eta partaide da hainbat batzorde editorial zientifikoetan ere eta nazioko eta nazioarteko medikuntza elkartetan ere bai. 2003tik partaide da ere ikerkuntza eta berrikuntzaren kudeaketaren erakundeetako hainbat Batzordetan, Euskal Herrian eta Espainiako estatuan.
 
......................................................................................................................................................................................
Nola  azalduko  zenuke  Ikerketa Sanitarioko  Eusko  Institutuaren (O+Iker- ren)  lana  eta  BIO Fundazioaren (BIOEFen) estrategia?
O+Iker-rek ikerketaren inguruko laguntza zientifiko-teknikoa eskaintzen die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari, eta  era  berean  kudeatzen  ditu  euskal osasungintza sarean urtero aktiboak diren ikerketa biomedikoko 400 proiektu baino gehiago. Modu berean garatzen ditu ere beharrezko diren ikerketak behar berriak detektatzeko,  gaitasunen  inbentarioak egiteko, ekinbide planak proposatzeko, eta beti guztiz aktiboak izan ahal izateko aukera berrien,  aliantzen  eta  errekurtsoen bilaketan.

BIO Fundazioa berriz sektore publikoan dago eta bi institutuk osatua da: O+Berri batetik, osasungintzaren kudeaketaren berrikuntzan aritzen dena, eta  O+Iker bestetik, osasungintzako I+Gn jarduten duena. Espainiako estatu osoan ugari dira gurearen antz bateko  fundazioak, baina normalean ospitale bakarrean jardun ohi dute. Eta desberdintasuna da BIOEFek osasungintzaren sare osoa hartzen duela, eta horrek erabateko ikuspegi zabala eduki ahal izatea ahalbideratzen digu eta estrategia eta politika globalak diseinatu ahal izatea, hauek arinago ezarri ahal ditugularik. Nabarmenenak  izan  dira  proiektu multidiziplinar eta multizentrikoen koordinazioa arlo tematiko handien inguruan, ospitale handi bakoitzaren ingurukoak izan ordez, eta konpromiso argia lankidetzan aritzeko gure inguruarekin:  unibertsitateak,  eta  gure Teknologia Parkeetako zentro teknologiko eta bio-enpresak.

Eta horrek ahalbideratu digu paradigma aldaketa  geureganatu  ahala  izatea: osasungintzako ikerketa, ez bakarrik osasun zerbitzuen  eta  produktuen  horniduran berritzeko tresna gisa herritarren osasuna hobetu ahal izateko, baizik eta baita ere herrialdeko  sektore  produktiboaren berrikuntzarako tresna bezala, horrela aldi berean  lagunduz aberastasuna eta oro har gizarte ongizatea sortzen.

Zein arlo nabarmenduko zenuke   BIO Fundazioaren ikerketa lehentasunen artean?
Gaur  egungo osasungintzako egitura ikertzailearen birdimentsionatzea, hau  ahaltsu  eta bideragarri bihurtzeko, era horretan  arazoen konpontzera bideratutako ikerketa errazte aldera. Nagusiki, ospitale ikerketan arituko diren bi institutu berriak bateratuko dituztenak, Biobankua eta Entsegu Klinikoen Kudeaketarako Bulegoa, ikertzaile  akademikoak eta bazkide teknologikoek klinikoekin batera lan egin dezaten. Ikuspuntu  honetatik,  Eusko Jaurlaritzaren BIOBASQUE Estrategia eragile argia da gure osasun sistemarentzat.

Zein dira BIO Fundazioaren ikerketa lerro nagusiak?
Osasun Zerbitzu eta Teknologietan eginiko ikerketak gure ahaleginen %25 suposatzen du. Atzetik dihoazkio Genetika -Bioteknologiaren arloa (zeharkako area dena eta berezitasun mediku desberdinak ukitzen dituena) eta Pediatria. Neurologia, Onkologia, Arnas aparatuak eta psikiatriak bakoitzak ere sare osoko ikerketaren %10 eta %15 artean hartzen dute. Epidemiologiak, Osasun Publikoak, Prebentzioak eta Osasunaren Sustapenak, euskal osasun ikerketaren %9 hartzen dute.

BIOEF bere sorkuntza beretik  2002ko amaieran agente bat gehiago  da  aldi berean  harremanak dituena beste agente batzuekin  Euskal Berrikuntza Sisteman. Esaterako, CIC bioGUNEren lehendakaritza ºdu, eta horretan badute presentzia euskal zentro  teknologikoek  ere.  Zein esango zenuke izan dela batzuen eta besteen arteko lankidetza maila urte hauetan guztietan barrena? Egia esan, nahiz eta dagoeneko badugun lankidetza 20 enpresa bioteknologiko baino gehiagorekin, 60 proiektu nazional eta europar baino gehiagorekin, eta 8.000 mostra biologiko baino gehiagoko horniketa bat ere badugun, oraindik ez gara hasi bidea urratzen baino. Ikuspuntu desberdinetatik abiatzen gara bakoitza,  hala  zientifikoak, nola metodologikoak eta antolaketakoak, eta elkarren ezagutza falta handia dugu oraindik.

BIOEF eta GAIKER lankidetzan ari dira  gaur  egun hainbat I+G proiektu  aurrera eramaten.  Zer nabarmenduko zenuke  proiektu hauetan izandako lankidetzatik?
Gehien nabarmenduko nukeena  da  bi erakundeak  ere lankidetzan ari garen proiektuen, batez ere, kalitate konpetitiboa. Ez alferrik dira gehienak europar proiekzioa dutenak.

Nola esango zenuke izango direla lankidetza bide hauek etorkizunean?
Ba,  ikerketa  kooperatiboaren garapen eraginkorrari begira, garrantzizkoena da bi  sektoreek  ere,  osasungintzak  eta enpresarioek, ondo ezagutu ditzaten bere bazkidearen barne funtzionamenduaren mekanismoak. Eta berrikuntzari begira berriz,  ezinbestekoa  da  biek  ere  aldez aurretik ondo ezagutu dezaten gizartearen eskaera osasun kontuetan.

Osasungintzaren alorrean izandako aurrerapen eta lorpenek eragin zuzena izan ohi dute gizarte eta enpresaritza mailan. Nola baloratzen duzu zuk onuren bikoiztasun hori bi norabideetan?
Oinarrizkoa da bereiztea osasungintzaren papera I+G kooperatiboaren hornitzaile bezala  bere  beste  paperetik: azken produktuaren bezero bezala duen hartatik. Honen  onuradun  izateko,  sektore pribatuak aldez aurretik ezagutu beharko ditu osasun bezero publikoaren beharrak, eta honen berrikuntza politikaren eragileak, denak ere parlamentuaren kontrolarenpean, eta batez ere bideratzen direnak erabilgarritasun  klinikora  eta  gizarte eraginera,  hornitzaileen  onura ekonomikoetara baino areago noski. Eta onura hau ordea soilik hazi liteke merkatu pribatuan berez.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +