euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Material plastikoen birziklapenari eta balorizazioari buruzko 4. mintegia

Sailkapen-sistema sofistikatuak erabilita plastikoak birziklatuz eta material birziklatuetarako kalitate-arauak ezarriz, besteak beste, gutxitu egin da azken urteotan zabortegietara eraman ohi den hondakin plastikoen kantitatea. Plastikoen bizitza-zikloari esker, gaur egun, kasu askotan berreskuratu egin daitezke, beste produktu batzuk sortzeko.

2012/09/27  
Sailkapen-sistema sofistikatuak erabilita plastikoak birziklatuz eta material birziklatuetarako kalitate-arauak ezarriz, besteak beste, gutxitu egin da azken urteotan zabortegietara eraman ohi den hondakin plastikoen kantitatea. Plastikoen bizitza-zikloari esker, gaur egun, kasu askotan berreskuratu egin daitezke, beste produktu batzuk sortzeko.

Hala ere, zabortegiko material guztien pisuaren %8 eta bolumenaren %18 diran polimeroak; beraz, egungo birziklatze-indizeak hobetzea lehen mailako desafioa dute industriak eta, oro har, gizarteak. Bestalde, hondakin horien %40 plastiko bereziki “txarrak” dira, oso ikusgarriak eta bolumen handikoak direlako, poliki biodegradatzen direlako eta bizitza erabilgarri motza dutelako.

Testuinguru horretan, GAIKER-IK4-k Material Plastikoen Birziklapen eta Balorizazioari buruzko 4. mintegia antolatu du, datorren urrirako, produktuen ekoizleentzat, hondakinen kudeatzaileentzat eta birziklatzaileentzat (RSU, REE, VFU, NFU, RAEE, RCD), betiere material plastikoen teknologietan, legedian, balorizazio-aukeretan, birziklapenean eta berrerabiltzean eta, halaber, aplikazioetan eta erabileretan interesa dutenentzat.

Urriaren 1ean eta 2an egingo da prestakuntza-saioa, non material plastikoen hondakin-multzo garrantzitsuenak aztertuko diren eta ibilbide bat egingo den multzo horiei aplikagarri zaion legedian, lehendik indarrean dagoenean eta sortzen ari den berrian. Hondakin plastikoen birziklapenaren mugak eta oztopoak identifikatuko dira, eta hondakin-multzo horietatik datozen kontsumo masiboko plastikoetarako dauden balorizazio- eta birziklatze-aukerak ezagutaraziko. Azkenik, plastikoak birziklatzeko prozesuetan erabiltzen diren manipulazio-, identifikazio-, banaketa-, egokitze- eta prozesatze-teknologiei buruzko azken berrikuntzak aztertuko dira.

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +