euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Idazten du...

José Manuel López Nicolás, Murtziako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularraren (A) Departamenduko Irakaslea

2013/05/28  

ZIENTZIA ETA MARKETINA

Hainbat erakunde ofizialek argitaratutako inkesten arabera, Espainiako gizarteak gero eta konfiantza handiagoa du zientzialariek egindako lanean. Dena den, zientzia sustatzeko berri on-ona izan beharko litzatekeen datu hori bi ahoko ezpata bihurtzen ari da. Inkesta horiek ezagutzen dituztenez, hainbat enpresa-sektorek gehiegi erabiltzen dute marketin pseudozientifikoa deritzona, eta kontsumitzailea nahasten dute, bi estrategia-motaren bidez.

Alde batetik, gero eta enpresa gehiagok erabiltzen du mezu zientifikoa produktuek hainbat propietate dituztela bermatzeko, eta, propietate horiek inoiz frogatu ez badira ere, erraz lortzen dute jendeak sinestea. Hainbat sektorek babes zientifikorik gabeko esaldiak erabiltzen ditu, zigorrik jasan gabe, kontsumitzailearen arreta erakartzeko, hala nola "Zure geneak aktibatzen ditu", "Zelulen zahartzea atzeratzen du", "Immunitate-sistema garatzen laguntzen du", "Argaltzen laguntzen du" edo "Presioa jaisten du". Egoera horren aurrean, irtenbide

bakarra dago: araudi serioa, irmoa eta eraginkorra, propietateak bermatzeko mezu zientifikoa erabiltzeko aukerarik emango ez duena, baldin eta aurretik behar bezala erakutsi ez bada.

Beste alde batetik, hainbat enpresak beste marketin-estrategia labainago bat erabiltzen dute, kontsumitzaileari oinarririk gabeko beldurrak sartzean datzana. Azken garaiotan, areagotu egin da kimiofobia, hots, gai kimikoekin erlazionatuta dagoen guztiarekiko beldurra edo errefusa, arduratzeko puntura iristeraino, eta "koloragarririk eta kontserbagarririk gabea" eta "% 100 naturala" moduko esloganek lagundu egin dute horretan. Batzuek pentsatuko dute mezu horien helburu bakarra produktuen osaerari buruzko informazioa ematea dela, baina ez da hala. Argi dago zein den kontsumitzaileari bidaltzen zaion mezu subliminala: jatorri kimikoko osagaiak dituzten produktuak kontsumitzea arriskutsua izan daiteke osasunarentzat... eta produktu horiek guztiek legez eskatutako osasun-kontrol guztiak gainditu dituztenez, mezu horrek debekatuta egon beharko luke.

Esandakoak esan, marketin/zientzia binomioak ez du zertan gaizki moldatu, alderantziz baizik. Elkarrekin lan eginez gero, bai zientziak bai marketinak beren helburuetako asko lortuko lituzkete, baina, horretarako, ezinbestekoa da lege-esparru berri bat ezartzea, kontsumitzaileak erabateko konfiantza izan dezan egunero kontsumitzen dituen ehunka produktuetako mezu zientifikoan.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +