euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k bere ateak irekitzen ditu haurrei ADNaren sekretuak ezagutarazteko

Adecco Fundazioarekin batera antolatzen dituen zenbait jarduerak haurrei zuzenduta daude ezintasun arazoei edo mugikortasun mugatuari buruz kontzientziatze aldera

2010/11/19  
Datorren azaroaren 21ean Bizkaiko Parke Teknologikoak (Zamudio) antolatu duen Ate Irekien Eguna ospakizuna dela eta, GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak Bioteknologia Sailean ikerlariak garatzen dituzten lanen hedapena izango da antolatutako jardueretariko bat.

Igandean haurrentzat antolatu diren jardueren artean, haurrek kultibotan dauden zelulak ikusi ahal izango dute mikroskopio baten bidez eta izaki bizidunok zertaz gauden eginak ere. Halaber, zelulen irudiak dituzten fitxak margotu ahal izango dituzte eta ADNaren helize bikoitza duen puzzlea jasoko dute. Horrek gure material genetikoa nola antolatuta dagoen erakusten du, kromosomatik ADNko helize bikoitzera arte; G, A, T, C oinarriak dituena.

GAIKER-IK4 2008. urtetik Adecco Fundazioarekin kolaboratzen du ezintasun fisikoren bat duten pertsonei lan-merkaturako sarrera eta horien giza integrazioa errazteko. Horretarako, txikiak kontzientziatze aldera, ezintasun fisikoak eta mugikortasun mugatua duten pertsonen arazoei buruzko jarduerak antolatu dira. Hala, haurrek jolas didaktikoetan parte har dezakete ADN katearekin eskuragarritasun eta sentsibilizazio kontzeptuekin batera. Bere aldetik, nagusiek ohiko bisita-gidatuak egin dezakete Zentro Teknologikotik, zeinak aurten 25 urte betetzen dituen I+G+b-ari eskainita Bioteknologia, Ingurumena eta Birziklapena, eta Plastiko eta Konpositeak eremuei.

GAIKER-IK4 gizartearekin konprometituta dagoen Zentroa denez, Bizkaiko Parke Teknologikoak antolatutako Ate Irekien Egunean parte hartzen du, garatzen dituen jarduerak pertsonei ezagutarazteko aukera paregabea baita. Jardunaldia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteko jardueren artean dago, eta Parke Teknologikoetara hurbiltzen direnei ingurumen kalitate handiko industria ingurunea erakutsi nahi die, ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan oinarritzen dena.

 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +