euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Forotech 2013, unibertsitatearen eta enpresaren arteko elkargunea

Joan den martxoan, GAIKER-IK4k Deustuko Ingeniaritza eta Teknologiaren I. Astean parte hartu zuen, hots, ForoTech 2013 jardunaldian.

2013/05/28  

Joan den martxoan, GAIKER-IK4k Deustuko Ingeniaritza eta Teknologiaren I. Astean parte hartu zuen, hots, ForoTech 2013 jardunaldian. Ekintza hori IK4k eta Deustuko Unibertsitateak sustatu zuten, unibertsitatea eta enpresa elkartzeko gune bat eskaintzeko.

Aste horren antolakuntzan parte hartzeaz gain —programa zabalaren barruan, hauek izan ziren: erreferentziazko teknologia- eta ingeniaritza-enpresetako zuzendarien hitzaldiak, eztabaidak, erakusketa bat, dibulgazioko hainbat ekintza eta ekintzaileentzako jarduerak—, gure zuzendari nagusi Begoña Goiricelayak "Emakumea eta Teknologia" izeneko eztabaida moderatu zuen.

EAEko hiru hiriburuetako udaletako informatika-zerbitzuetako zuzendariek hartu zuten parte, eta begi-bistan jarri zen nabarmenki maskulinoa den sektorean emakumeek egiten duten lana. IK4ren izenean, Deustuko Unibertsitateko IX. Enplegu Foroan ere hartu genuen parte; oraingo honetan, ForoTech 2013rekin bat eginez antolatu zen.
 
Enpresa- eta ikerketa-sektorearentzat ez ezik, ikasleentzat eta publiko orokorrarentzat ere antolatu dira jardunaldiak, eta helburua da ingeniaritzak eta teknologiak gizartean eta bereziki ekoizpen-sektoreetan duten garrantzia ezagutaraztea, batez ere sektore produktiboetan, eta nabarmentzea zer balio duen berrikuntzak enpresak lehiakorrak izateko.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +