euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Berritzen | Ingurumen-tratamenduak aurrera eramaten ditugu teknika molekularrak erabiliz

Lurzoru kutsatu baten tratamendu aproposa zehazteko teknika molekularrak aplikatzeak goitik behera alda lezake jarduera-eremua, zeina hain egokiak ez ziren metodoen mende baitzegoen orain arte

2012/07/26  
GAIKER-IK4ren Ingurumena eta Birziklatzea atalean, bi hamarkada daramatzagu pestizidek, lindanoak eta osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren beste konposatu batzuek kutsatutako lurzoruei lotutako I+G+Ba egiten, besteak beste. Orain arte, ikuspegi biologikotik landu izan dugu arlo hori. Dena den, zentroan teknologiak bateratzearen alde egitearen emaitza gisa, azken urteotan lurzoruak bioerremediatzeko tresna berriak ezartzearen alde egin dugu. Biologia molekularreko teknika diagnostikoak dituzte oinarri tresna horiek. Biologia molekularrean, bestalde, gure esperientziak lotura handiagoa izan du gure Bioteknologia Arloan egiten dugun jarduerarekin, giza eta animalia-osasuneko eta elikagaien segurtasuneko aplikazioekin.
Diziplina anitzeko lantaldeak osatu ziren, teknologia bateratzen laguntzeko, eta horrek aukera eman zuen, hain zuzen ere, biologia molekularrak ingurumen-aplikazioetan dituen aukeretan sakontzeko. Biologia molekularra ekintza-arlo nahiko berria da biologiaren adar honetarako; sortu zenetik —duela hogei urte—, gehiago egon da bideratuta osasunera eta elikadurara, besteak beste.

Orain arte, proba eta errorearen bidez erabakitzen zen tratamendu bat egokia zen lurzoru kutsatu baterako, edo, onenera jota, lurzoru horretako mikroorganismoak laborategian hazteak emandako informazioa oinarri hartuta. Arazoa da, gaur egun badakigunez, ingurune naturaletan —hala nola uretan eta lurzoruetan— dauden eta aktibo mantentzen diren mikroorganismoen ehuneko handi-handi bat ezin direla hazi laborategian, edo zailtasun handiak dituztela han hazteko. Hori dela eta, egindako ahalegin guztiek eta ateratako ondorioek ingurune horietan zeuden mikroorganismoen frakzio txiki baten portaeraren ezagutza zuten oinarri —eta frakzio horrek ez zuen zertan izan aktiboena—. 
 
Diagnostiko zehatzak egiteko teknikak
Biologia molekularreko teknikek, berriz, aukera ematen dute informazioa azkar eta egoki eskuratzeko. Teknika diagnostiko egokiak dira. Izan ere, bide ematen dute lurzoru jakin bateko mikroorganismo-populazioarekin zer gertatzen ari den zehaztasunez jakiteko; horretarako, lurzoru horretan dagoen material genetikoa aztertzen da hainbat teknika —hala nola PCR, zitometria eta FISH teknika, GAIKER-IK4n menderatuak denak ere— erabilita.

Hala, tresnak ingurumen-osasuneko I+G+Bra egokitzeak, zalantzarik gabe, jauzi kualitatibo bat dakar gure zentro teknologikoaren gaitasunetan; hain zuzen ere, 26 urtean dihardu gure zentroak ingurumen-ikerketan.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +