AICn (Automotive Intelligence Center) estaldurak eta pinturak garatzeko ditugun instalazioak abangoardiako tresneriaz hornituak daude. Bi laborategi independente ditu, laginketa hezerako eta lehorrerako, eta aplikazio-kabina bat.
Laginketa hezerako laborategiak hasierako osagaietatik pinturak egiteko behar den ekipamendu guztia du; hala nola, ehotze-sistemak, zizaila altuko eta abiadura handiko irabiagailuak, eta abar. Gainera, aukera ematen du aplikatu baino lehen estalduren lehengaiak eta formulazioak karakterizatzeko (propietate erreologikoak, estaltzeko gaitasuna, ontzeko denbora...).
Laginketa lehorreko laborategiak, berriz, estalduren propietateak |
|