euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Sorkuntza berrikuntzan

“Sorkuntza berrikuntzan. Kudeaketa aurreratua” izeneko jardunaldia egin zen GAIKER-IK4-n iragan azaroaren 16an, “Europako Kalitatearen eta Bikaintasunaren XIII. Astea” zela eta.

2012/12/18  
“Sorkuntza berrikuntzan. Kudeaketa aurreratua” izeneko jardunaldia egin zen GAIKER-IK4-n iragan azaroaren 16an, “Europako Kalitatearen eta Bikaintasunaren XIII. Astea” zela eta. Kalitatea sustatzeko eta haren berri hedatzeko ekintzak egiten dira aste horretan Europa osoan. EAEn, 50 ekitalditik gora egin ziren ekimen horren harira, EUSKALITek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) antolatuta, urriaren 30etik azaroaren 16ra bitartean. Aurten, “1994tik, kudeaketa aurreratua —lehiakortasunaren giltzarri— bultzatzen” izan du goiburu ekimenak.
Gure instalazioetan izan zen jardunaldia, eta 60 lagunetik gora bertaratu ziren. Creativity Zentrum, Innobasque, Izinker eta GAIKER-IK4-ko ordezkariek egin zituzten hitzaldiak; ondoren,

mahai-inguru batean aztertu zuten enpresetan berrikuntza sustatzeko sorkuntzaren erabilera kontzientea eta metodikoa eta sorkuntza hori nola bideratu teknologiaren eta enpresen berrikuntzara.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +