euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k bere web-orri berria estreinatzen du

Web-orri berriak AA+ eskuragarritasun maila du, eta Erakundearen online zerbitzuak zabaltzen ditu, erabiltzaileei hurreratze aldera

2011/02/02  
GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak berrikuntza eta teknologien aldeko apustua berresten du web-orri berriaren bidez: http://www.gaiker.es. Web-orria gaur jarri da abian eta Zentroari buruzko informazioa handitzen du. Halaber, bere I+G+b eskaintza enpresei eta administrazioei hurreratzen die. Gainera, web-orria nabigagarriagoa eta bisualagoa da, eta Zentro Teknologikoan berrikuntza sortzen den horretan egoteaz gain, nola kontatzen den ere garrantzitsua dela azaltzen duten elementu kreatiboak ditu. Orobat, AA+ eskuragarritasun mailarekin, ezintasuna duten pertsonek ere sartzeko aukera izango dute, edozein ordenagailutik, mugikorretik, tablet-ik edo nabigatzailetik, web-orria ondo ikusiko baitute.

GAIKER-IK4ren web-orriaren xedea da gaur egungo errealitatearen irudi hurbilago bat transmititzea; eta horretarako, Erakundearen langileekin harreman zuzena du eta Zentroa erabiltzaileari hurbiltzen dizkioten zerbitzu berriak eskaintzea ahalbidetzen du.

Hala, jardunaldietan, hitzaldietan edo GAIKER-IK4k antolatzen duen edozein jardunaldietan izena emateko online bidezko inskripzioak egiteko aukera dago. Kuriositate moduan, hasierako orriak astero eguneratzen den txoko bat du, non pertsonai famatuen aipamenak agertzen diren eta hausnarketarako abagunea ematen duten.
Edukiei dagokionez, web-orri berriak teknologietan eta 3 Ezagutza-eremutan (Bioteknologia, Ingurumena eta Birziklapena, eta Plastiko eta Konpositeak), eta "Ezagutzaren Esplotazioa" edo "Nazioartekoa" bezalako txokoetan sakontzen du. Horiek guztiak GAIKER-IK4ren (2009-2012) Plan Estrategikoaren barne daude.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +