euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k produktuen bizitza luzatzen duten ontzi aktiboak eta etiketa adimenduak garatzen ditu

Aurrerapen teknologikoek ontziratutako elikagaiaren kalitatearen kontrol sakona, eta bere egoera konprobatzea bere bizitzan zehar ahalbidetuko dute

2011/01/03  
Gero eta gehiago, kontsumitzaileek ontziratutako produktuen kalitatea handitzea eta bermatzea eskatzen dute; halaber, nekazaritzako elikagaien industriarentzat, lehentasun bat da. Testuinguru horretan, Mahou-San Miguel buru den MIPFOOD proiektua sortu da, eta bere koordinazio teknikoa GAIKER-IK4ren ardurapean dago.

Proiektuaren xedea da "ontzi aktiboak" eta "etiketa adimenduak" garatzea, ontziratutako produktuen kalitatea eta bizitza handitzen eta bermatzen dutenak. Asmo handiko xede hori lortzeko, MIPak (aztarna molekulardun polimeroak) garatuko dituzte. Polimero horiek elikagaiaren eta edarien hondatzea sortzen duten agenteak harrapatzen dituzte.
 
MIP horiek ontzietara eta etiketetara gehituko dira, aktiboak eta adimenduak bihurtuz, hurrenez hurren.
Proiektuak hiru xede ditu:
1. Elikagaien eta edarien kalitatea kontrolatzeko sistemak garatzea denbora errealean bere ontziraketaren aurretik. Hala, ebaluatuko dira parametro "biotikoak" (elikagaiaren bizitzan zehar garatzen diren onddoak eta bakteriak, antibiotikoak, hormonak), "abiotikoak" (metal astunak, pestizidak) eta "freskotasuna adierazten duten molekulak" (histamina).
2. Etiketara gehitzen diren MIPetan oinarritutako etiketa adimenduak garatzea. MIPa agente kaltegarria detektatzen eta/edo harrapatzen duenean, seinale fluoreszente bat igortzen du. Ondorioz, produktua baztertzen da eta kalitatea bermatuta duten produktuak izango ditu kontsumitzaileak eskuragai.
3. Polimeroen bidez fabrikatutako ontzi aktiboak garatzea. Horiei MIPak gehituko zaizkie, zeintzuk agente kaltegarriak detektatzea eta/edo harrapatzea ahalbidetzen duten. Halaber, substantzia aktiboak askatzen duen mekanismoa abian jartzen du, hala nola elikagaia hondatzetik babesten duen antioxidatzaile naturala.

Ontzi aktiboen eta etiketa adimenduen abantailak ahalbidetzen dute ontziratutako elikagaiaren kalitatearen kontrol sakonagoa egitea, eta bere bizitzan zehar bere egoera konprobatzea.
Proiektuak 5,4 milioi euroko aurrekontua du, eta Zientzia eta Berrikuntza ministerioak finantzatzen du, diru-laguntzen eta kredituen bidez. Mahou-San Miguel eta GAIKER-IK4 ez ezik, beste hainbat erakundek ere parte hartzen dute: Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Feiraco, AMCOR, Pescaldía, Inkoa, IRTA, Nutreco eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
Ikerketa proiektua ekainean hasi da eta 2014an bukatuko dela aurreikusten da. 

Bestelako xedeak
Material aktiboekin, material adimenduekin edo nanomaterialekin zerikusia duten goraldian daude teknologiek ontzietan daukate aplikazio eremu garrantzitsuena. Elikagaien kontserbazioa kalitatearen segurtasuna, kalitatea eta osasungarritasuna faktore garrantzitsua da. MIPFOOD proiektuak, besteak beste, honako hau ahalbidetuko du: ontziratutako elikagaien kalitatea kontserbatzea, iraunkortasuna handitzea, elikagai-gehigarriak murriztea, plastiko ontzietan dauden elikagaien segurtasuna bermatzea, kontsumitzaileentzat toxiinfekzio arriskua murriztea, nekazaritzako elikagaien industriari biosentsore azkarrekin, ekonomikoekin, eta sentsibilitate eta selekzio handikoekin doitzea agente kaltegarriak, toxinak eta interesdun molekulak detektatzeko; hala, elikagaien eta edarien kalitatea bermatuko da. Gainera, garatutako MIPak maila guztietako trazabilitateko sistemetan ezarri ahalko dira; nekazaritza elikagaien industrian, ontzigintzan eta salmenta-puntura arteko garraioan, esaterako.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +