MoniQa Nazioarteko 3. Kongresua
Jardunaldiak irailaren 27-29 bitartean burutuko da Varnan, Bulgaria
2011/05/19 Irailean, MoniQa-k (Monitoring and Quality Assurance in the Food Supply Chain) antolatutako 3. Nazioarteko Kongresura joango gara. Food Safety and Consumer Protection izenburupean, elikagaien segurtasunari buruzko 500 aditu baino gehiago elkartuko dira Varna-n (Bulgaria). Guztiek parte hartzen dute Europako Batasunak finantzatutako Bikaintasun Sare
horretan.
MoniQa-ren helburua da analisi-metodo azkarrak Europa mailan bateratzea, eta, metodo horiek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin osatuta, elikagaien kalitatea ziurtatu eta kontrolatu ahal izatea elikagai-kate osoan, hasierako ekoizpenetik azken kontsumitzailera heldu arte. GAIKER-IK4 ikerketa horretan parte hartzen ari da, 2012ra arte, elikagaien segurtasunean aditu gisa (26 urteko esperientzia baitu arlo horretan). Gaur egun, 40 herrialde baino gehiagotako zentro teknologikoek eta unibertsitateek parte hartzen dute sare horretan. 12.300.000 euroko aurrekontu bateratua du, eta, 2007an abian jarri zenetik, etengabe sartu dira kide berriak.
Erlazionaturiko dokumentuak