euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Nanomedikuntzako plataformaren eta animalia osasunaren plataformaren arteko topaketa

Iragan otsailean, Espainiako Nanomedikuntzako Plataforma (NanoMed Spain) Espainiako Animalia Osasuneko Plataforma Teknologikoa den Vet+i enpresako ordezkariekin bildu zen Madrilen.

2012/05/08  
Iragan otsailean,  Espainiako Nanomedikuntzako Plataforma (NanoMed Spain) Espainiako Animalia Osasuneko Plataforma Teknologikoa den Vet+i enpresako ordezkariekin bildu zen Madrilen. Bilera hartan, Oscar Salas, Ezagutza Zientifiko eta Teknologikoko Koordinatzaile Orokorra izen GAIKER-IK4 enpresako ordezkaria.  Bilera horren helburua, elkarrekin proiektuak egiteko egon daitezkeen sinergiak eta ildoak aurkitzea izan zen.

Bileran zehar elkarri interesatzen zaizkigun gaiei buruz hitz egin genuen, hala nola ALINNSA (Osasunean ikertzeko eta berritzeko aliantza) ekimenari buruz, Nanomedikuntzako eta Animalia Osasuneko Europako Plataforma Teknologikoen bilakaerari buruz, eta NanoMed eta Vet+i enpresetarako interesik handiena duten

EIPetan (European Innovation Partnership) gertatu diren aurrerapenei buruz:  "Zahartze aktibo eta osasungarria" eta “Nekazaritza Emankor eta Iraunkorra”, hurrenez hurren.

GAIKER-IK enpresa NanoMed Spain erakundearen barne dago 2005az geroztik. Ekimen horretan, sektore publiko eta pribatuko 100 erakunde baino gehiagok parte hartzen dute, eta ikerkuntzaren, industriaren eta administrazioaren Espainiako ekintzaile nagusiak biltzea da bere helburua, nanomedikuntzaren esparruan, diziplina anitzeko esparru batean baterako estrategia bat bultzatzeko xedez.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +