euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

IK4k marka estreinatu du

Urtarrilaren 27an, IK4 zentroak bere nortasun korporatibo berria aurkeztu zuen gizartean

2012/02/28  
Urtarrilaren 27an, IK4 zentroak bere nortasun korporatibo berria aurkeztu zuen gizartean. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan egindako ekitaldiaren hasieran, behar den moduko aurkezpena egin zen aliantzako zentroetako ordezkarien aurrean, eta, ondoren, prentsaurrekoa egin zen, komunikabideen aurrean 2011ko emaitzak aurkezteko asmoz. Amaitzeko, IK4ko Lantalde Estrategikoa batzartu zen, eta, bertan, Euskadiko enpresa, instituzio, zentro teknologiko, unibertsitate eta eragile zientifiko zein teknologikoetako berrogei goi-ordezkarik parte hartu zuten guztira.

Oraingoz, AZTERLAN, CIDETEC, LORTEK, IKERLAN eta TEKNIKER zentroek bat egin dute marka berriarekin, eta, hurrengo hileetan, 

GAIKERek berak hartuko du bere gain. Marka berri hori, hain zuzen ere, IK4 zentroaren apustu federalaren ondorioz sortutako aurrerakuntzaren adierazgarri da. Aliantzaren balioen sinbolo moduan, nortasun korporatibo berriak hobeto adierazi nahi du nor garen, zer egiten dugun eta nolako konpromisoak hartzen ditugun aliantzako kide egiteko orduan.
 
2011ko datuei dagokienez, IK4 zentroko presidenteak, Jesús Iriondok, eta zuzendari nagusiak, José Miguel Erdozainek, 103 milioi euroko emaitza bateratuak aurkeztu zituztenez, aliantza Europako 10 korporazio teknologiko pribatu nagusien artean dago, eta liderra da inbertsio pribatuagatiko diru-sarreren ehunekoan, iazko ekitaldian %60koa izan zen-eta.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +