euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4 Babesteko uniforme adimentsuak garatu ditugu erreskate-taldeentzat

Janzkiak, erabiltzaileen eta lesioen jatorriaren arteko babes hesiak dira eta suaren kontrakoak, bakarrik garbitzen direnak, iragazgaitzak eta mikrobioen aurkakoak izango dira

2010/10/25  
Jantzitako arropa segurtasun-hesia izango da lesioak eragin ditzakeen jatorriaren aurrean. Salbamendu taldeen kasuan, janzten dituzten arropa edo uniformeen ezaugarriak funtsezkoak dira taldekideen segurtasunarentzat, istripuetan edo larrialdietan laguntza eskaintzen dutenean jasan ditzaketen lesioen mailan eragina baitute. Suteak, uholdeak, lurrikarak, itsasoko erreskateak, mendikoak… lan baldintza oso gogorrei eta arriskutsuei egiten diete aurre egunero eta, gainera, gero eta zailtasun handiagoak dituzte eboluzio teknologikoaren edo arrisku kimikoen ondorioz, besteak beste.

Iragan apirilean martxan jarri zen Europako SAFEPROTEX proiektuaren xedea salbamendu taldeek egun erabiltzen dituzten janzkien ezaugarriak hobetzea da, hain zuzen ere. Datozen 3 urteotan, ehunen I+G+b burutzen duen Clotefi Greziako zentroa buruan duen proiektu honetan parte hartzen duten 19 partaideek 3 prototipo sortuko dituzte horretarako. 4,2 milioi euroko aurrekontuarekin, prototipo generiko bat aterako dute, edozein arriskurako balioko duena, eta beste bi prototipo espezifiko: bata muturreko eguraldiarekin erabiltzeko eta bestea suteak esparru irekietan itzaltzeko erabiliko dena.
Benetako larrialdietan probatuko dituzte erreskate-taldeek (Salvamento y Acción de Rescate, SAR eta Rescue Greece), biek kanpo-aholkularien kalitate proiektuan parte hartu dutenak eta duela gutxi gertatu diren Haiti edo Pakistaneko hondamendietan esperientzia dutenak.

Proiektuaren oinarria osatzen duen ideia egungo babes-janzkiek dituzten muga nagusiei irtenbidea emango dieten soluzio berritzaileak sortzea da, erreskateetan edo larrialdietan modu askotako arriskuak aurki ditzakegulako. Adibide gisa, uholdeen ondoren garbitzerako orduan, bistan dauden arriskuez gain, hondakin-uren, etxerako produktu kimikoen, petrolioaren produktu eratorrien, industriako substantzia kimiko arriskutsuen, pestiziden edo likido sukoien ondoriozko beste arrisku batzuk ere badaude.

Beraz, janzki berriek hainbat eta modu askotako baldintzak eduki beharko dituzte kontutan. Suaren aurkakoak, iragazgaitzak, garbitzeko eguzki-izpiekin edo euriarekin nahikoa dutenak, mikrobioen aurkakoak izan beharko dira eta ehuna eroale ona izan beharko da elektrizitate estatikoa meta ez dadin. Horrez gain, erosoak izan beharko dira, erabiltzaileek segurtasun-janzkiak onar ditzaten, eta asko iraun beharko dute, halako janzkiak oso garestiak dira eta.

GAIKER-IK4 taldearen lana, SAFEPROTEX proiektuari dagokionez, hasierako estadioetan burutuko da. Material berria nanoosagarriekin prozesatuko dugu eta etorkizunean beste hainbat arloko (irutea, diseinua, jostea…) adituen laguntzarekin egingo dira janzkiak.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +