euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Karbono-nanofibren in vitro toxikotasuna aztertu du Gaiker-IK4k

Antolin Taldearen karbono-nanofibren in vitro toxikotasuna aztertu du Zentro Teknologikoak, aipatutako taldea espainiar multinazionala da, eta auto barnealdeetarako elementuak fabrikatzen ditu.

2012/06/04  Nanopartikulek eta, kasu honetan, nanozuntzek propietate elektriko, mekaniko eta kimiko berriak dituzte. Ondorioz, nanozuntzak osagai gisara erabilita, materialen ezaugarriak hobe daitezke. Kontuan izan behar da nanozuntzek edo material horiek berek eskala makroan edo tamaina arruntean oso eragin desberdinak dituztela eta, ondorioz, giza osasunarentzat kaltegarri izan litezkeen bestelako ezaugarri toxikologikoak izan ditzaketela.

Berriak direnez, ez dago ikerketa asko nanopartikulen erabilerak giza osasunean izan ditzakeen arriskuen gainean. Hori dela eta, Antolin Taldeak, 2010ean, proiektu bat abiarazi zuen Gaiker-IK4rekin.

Autoen barnealderako piezen hornitzailea da Antolin Taldea, eta ekoizpen-prozesuan erabiltzen dituen materialen propietateak hobetzeko erabiltzen ditu karbonozko nanozuntzak. Haien toxikotasuna aztertu nahi zuen. Ikerketak hiru oinarrizko arlo aztertu ditu:

- Azalaren urratzea eta narriadura, in vitro egindako azterketa birsortutako epidermis batean.
- Begietako narriadura, giza odoleko bi parametroren in vitro azterketatik ateratakoa.
- Gorputzean konposatuek duten mutazio-ahalmena, Amesen testaren bidez neurtua. Test estandarizatu horrek Salmonella bakterioaren hainbat anduiren portaera aztertzen du substantziarekin kontaktuan daudenean; kasu honetan, Antolin Taldeak erabiltzen dituen karbonozko nanozuntzekin kontaktuan egonda. Testak mutakortasun-maila neurtzen du.

Ikerketan ateratako emaitza guztiak negatiboak izan dira, eta, ondorioz, esan liteke Antolin Taldeak erabiltzen dituen karbonozko nanozuntzak ez direla kaltegarriak azalerako ez begietarako, eta ez dutela mutaziorik eragiten entseguetan erabilitako kondizioetan. Orain, in vivo entseguak egin behar dira in vitro lortutako emaitzak baieztatzeko. Etorkizunean, Antolin Taldeak nanozuntzek arnastuta duten toxikotasuna ikertzeko proiektua abiatzeko asmoa du, segurtasun-bermerik handiena eskaintzeko. 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +