euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Tontxu Campos | Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua

"Ikerketa bultzatzeari modu irmoan ekin behar diogu" | apirila 2007

  

Eusko  Jaurlaritzako  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko (HUIS) Sailburu den Tontxu Camposek, hainbat urtetan zehar, lotura estua izan du GAIKER-IK4 teknologia zentroarekin. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Eraberriketako diputatu gisa, 6 urtetan zehar gure patronatuko kide izan den Tontxu Camposek 1991. urtean hasi zuen ibilbide politikoa Barakaldoko Udalean, bere jaioterrian. 1995. urtetik 1999an Ekonomia Sustapeneko diputatu aukeratu zuten arte, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saila zuzendu zuen.

Deustuko unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa  Zientzietan  doktoretza  lortu zuelarik, Tontxu Camposek esperientzia akademiko zabala ere badauka 1990. urtetik Deustuko unibertsitatean irakaslea baita.
 
 
......................................................................................................................................................................................
Nola ikusten duzu Zientzia politikaren eta Teknologia eta Berrikuntzaren teknologiaren arteko lotura?
Ezagutzaren gizartea deituriko horren berezitasunik garrantzitsuena da Zientzia, Teknologia  eta  Merkatuaren  arteko harreman zuzena gero eta estuagoa dela.  Biozientziak  edo  nanozientziak bezalako ezagutza arloetan, Zientzia, Teknologia eta Merkatuak bereizi ezin den norabide aniztun sistema irudikatzen dute, politika eta tresna erdibanatuak albo batera uzteko ikuspuntu sistemikoa behar  duena.  Bestela,  zientzia  eta teknologia politikaren ikuspegitik, zail izango da hazten ari den berrikuntzatik -orain  arte  arreta  jarri  dugun berrikuntzatik- erabateko berrikuntzara igarotzea.  Gaur  egun,  erabateko berrikuntza horrek zuzendu beharko du zientzia  eta  teknologiaren garapena, bikaintasunaren gailurrean jartze aldera.

Zein mekanismo artikulatzen eta zer  ekarpen  egiten  dio  HUISen politikak Zientzia eta Teknologia Politikaren Sistemari?
HUISek ikerketa zientifikoa bultzatzearen alde egiten du, eta haren politika ikerketa bultzatzeari modu irmoan ekitea da, dela eskudun erakunde eta instituzioen ikuspegitik, dela ikerketa ibilbidearen ikuspegitik,  lehen mailako aukera profesional gisa.

Adierazitako norabidean  aurrera egiteko, zientzia azpisistemak  hiru  oinarri gako ditu. Alde batetik, Euskal  Unibertsitate Sistema. Sistema horrek 2010erako I I. Unibertsitate  Plana izango du eremu gisa Goi Mailako Irakaskuntzako Europako  Esparrura egokitzeko, Europako Ikerketa  Esparruan erabat  integratzeko, eta  Ezagutzaren Gizartean parte hartzeko. HIUSen uste dugu euskal unibertsitate sistemak oro har,  eta  UPV-EHUk  bereziki,  laguntza eman behar dutela berrikuntza sistemak bikaintasunerako bidean aurrera egin dezan, ezagutza sortzeari dagokionez erreferentzia gune bihurtuz, eta ikertzaile sendoentzat  erakargarritasun  nodo erabakigarria  bilakatuz. Ondasunak sortzean duen partehartze aktiboa ere areagotu behar du, sortutako ezagutza aplikatzearen  bitartez.  Unibertsitateak pertsonen prestakuntzan izan badu ere funtzio nagusia, erreferentziazko ikerketan dago erronka berria.

Zientzia  politikaren  bigarren  eta hirugarren  oinarriak  Kooperatiba Ikerketarako Zentroak (CIC-ak) eta Basic and Excellence Research Centers (BERC-ak) zentroak dira, hurrenez hurren. Zentro horiek bikaintasun irizpideekin sortu dira, eta aktibo bat dakarte, neurri egokian baloratu behar  dena,  eta ezagutza  arlo  jakin batzuen ikerketan elitea eratuko duten zentroen sare selektiboaren hasiera ekar dezakeena. Horrek Euskadira  aurrekaririk gabeko apustua ekarriko luke, eta hori gauzatzeak Europako  ikerketa zientifikoaren  mapan geure tokia izatea ekar lezake. Apustu  honen garrantzia  dela  eta, sailen  eta  erakundeen arteko lankidetza beharrezko  izango litzateke. Bereziki, HUISen eta  Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko lankidetza estua beharko litzateke, haien  ahaleginak bateratu ditzaten aipatutako zentroetarako ikerketa  bikainak  garatu  ahal  izateko finantziazio  sistema  egonkor  eta iraunkorra lortzeko.

HUIS  eta  teknologia  zentroak elkarlotuta daude Babes Dekretutik hona.  Dekretu  hori  Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera sinatu zen, eta orain 25 urte bete ditu. Zein balorazio egiten duzu lotura horren bilakaerari buruz?
Duela 25 urte, Eusko Jaurlaritzak apustu egin  zuen  Fraunhofer  institutuetako alemaniar ereduaren erara teknologia transferentziarako egitura bat eratzearen alde. Apustu horrek zeregin gakoa izan du  sektore  produktibo  klasikoen sendotzean  eta  industria  ehunaren dibertsifikatzean.

25 urte hauetan HUISen eta teknologia zentroen  arteko  loturak  izan  duen bilakaeraren  balorazioari  dagokionez, eboluzioa  ona  izan  dela  uste  dut, teknologia zentroek, Babes Dekretuko 4. artikuluan xedatutako baldintzak betez, ahalegin  handia  egin  baitute  beren jarduerak  Eusko  Jaurlaritzako  zientzia politikako gidalerroekin koordinatzeko. Horrez  gain,  ikertzaileei  prestakuntza emateko  programetarako  geroz  eta laguntza gehiago eman dute.

Zein egiteko izango du IKERBASQUE fundazioak Euskadin ikerketa eta talentuak ekartzeari dagokionez, eta nola  izan  ahalko  dira  onuradun Berrikuntzarako Euskal Sistemako kideak?
Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque fundazioa eratu du, zientziako euskal azpi-sistema dinamizatu eta sendotzeko. Ikerbasquefundazioak laguntza ematen du ikerketa eta ezagutza zientifikoa, humanistikoa eta teknologikoa bultzatu, sustatu eta garatzeko, gizartearen, unibertsitateen, ikerketa zentroen eta, oro har, komunitate zientifikoaren mesedetan. Era berean, Euskal Herrian errotuta dauden ikerketa taldeak pixkanaka sendotzea errazten du. Ildo horretan, Ikerbasque fundazioak lan espezifikoa gauzatuko du, beste lurralde batzuetatik datozen ikertzaile bikainak kontratatzea azkartzea eta dinamizatzea ahalbidetuko duena, zientziako euskal sistemako hainbat eragiletan sartzearen bitartez, unibertsitate sistemako ikerketa taldeak bereziki nabarmenduz.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +