euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4-k aerosoletako nanopartikulek arnasketa sisteman euki dezaketen eragina aztertuko du

NANOaers proiektuak bi taldetako nanomaterial aerosolizatuek arnasketa ibilbidean duten profil toxikologiko desberdinak sortuko ditu, osasunean duten arriskua ezagutzeko.

2016/12/15  Nanoteknologia XXI. mendeko oinarrizko teknologitzat hartzen da eta teknologia, osasun zein ingurumen arloko arazoak ebaztea espero da.

Material nanopartikulatuen erabilpena eguneroko kontsumoko produktuetan gero eta handiagoa da eta horren adibide dira kosmetika, farmakologia, pintura etabar bezalakoetan erabiltzen diren aerosolak. Hortaz, handia da baita aerosolekiko gizakiaren esposizioa ere. Ondorioz, gizakiaren aerosolekiko eraginpekotasunak osasunean suposatzen dituen ondorioak aztertzea oso garrantzitsua da, bai ikuspuntu zientifikotik zein erregulartasunetik ere.

Aerosoletatik datozen nanomaterialak airean askatu eta orokorrean arnasketa bidean pilatzen dira, baina ezjakina da duten zaharkitze prozesua eta baita beren matrize kimikoak gizakiarengan izan dezakeen eragina. Testuinguru hontan, NANOaers proiektua sortzen da, zeinaren helburu nagusia zera da: inhalatze ibilbidean bi nanomaterial talde handi, nanoAg eta nanoCeO2,  aerosolizatzea (esprai eran) profil toxikologiko desberdinak sortzeko produktu hauek osasunarengan dituen arriskuak identifikatzeko. 

Arriskuen Institutu Alemanak (BFR) zuzendua, ikerkuntza hau –SIINN-ek onartua 2015.eko uztailean – GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoa, Instituto Nacional de Tejidos y Cuero (INCDTP), Dresden-eko Unibertsitatea, Osasun Publikoko Eskola, Harvard Unibertsitatea eta Instituto Nacional de Standards y Tecnologías (NIST, EEUU) bezalako partaideekin garatzen ari da.

Proiektu honetan GAIKER-IK4-ren zeregina, nanomaterialeen azterketa toxikologikoen garapen eta baliozkotzean aditua den zentro modura, biriki ehunak produktu hauen eraginpean jartzean era akutu (dosi bakarra) eta kronikoan (dosi ezberdinak sei hilabetatan) sortutako erantzunaren modelo konplexuak balioztatzea da. Horrela, nanopartikula hauek langile zein kontsumitzailearengan sor dezaketen eragin kaltegarriak aintzat hartu ahal izango dira.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +