euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Case Study | Ur hobea, eta merkeagoa

HIDROAMBIENTEk eta GAIKER-IK4-k garatu duten teknologia berriak hobetu egiten du erabilera publikoko uraren kalitatea; bestalde, ez du erreaktibo kimikorik erabiltzen, eta ez da azalera handirik behar hura instalatzeko.

2012/12/18  
Gizateriaren historian zehar, ura edateko on bihurtzeko sistemak beti egon dira loturik biltegiratzeko (hartara ondoren erabiltzeko) sistemei.  Dekantazio-prozesuak izan ohi zituzten oinarri sistema horiek, eta industrializazioarekin batera hasi ziren garatzen. Izan ere, ura kontsumitzeko eta biltegiratzeko premia geroz eta handiagoa ekarri zuen industrializazioak.

Gaur egun ere erabiltzen da solido-dekantazio bidezko gardentze-printzipio hori, dekantagailu tradizionalen ordez dekantazio-sistema aurreratuak (High Rate Clarification–HRT) jarri badira ere. Instalazioen errendimendua hobetu eta leku gutxiago hartzearren, teknologia berriek erreaktibo kimikoak (koagulatzaileak,

malutatzaileak) baliatzen dituzte, lamelak erabiltzen dituzte dekantazio-sistemetan, eta birzirkularazi egiten diete lohiei eta lasta-materialei (mikrohareak eta beste batzuk). Hartara, errendimendu handiagoak lortzen dira uraren gardentze-prozesuan, eta hobetu egiten da kalitatea.  

Ur-tratamenduko ingeniaritza-enpresa bizkaitarra da HIDROAMBIENTE SA, 1993an sortua, eta edateko uraren hornikuntzaz eta hondakin-uren arazketaz arduratzen diren enpresa industrialentzat eta organismo publikoentzat egiten du lan. 2009an, I+G+Bko proiektu bat bultzatu zuen, GAIKER-IK4-rekin batera: erabilera publikoko ura edateko on bihurtzeko sistema berri bat sortzea.

Elikagai-jatorrikoak ez diren erreaktibo kimikorik gabe ura edateko on bihurtzea zen asmoa, Tecno-ECO teknologiak eta mintzak erabiliz ohiko tratamenduen ordez (koagulazio-malutatzearen eta sedimentazioaren ordez, alegia). Proiektuaren xede nagusia giza kontsumoko uraren kalitatea hobetzea du HIDROAMBIENTEk, Europako araudiarekin bat datorren enpresa berritzailea. GAIKER-IK4 bidaide da egungo tratamendu-teknikek lortzea zaila duten helburu horretaranzko ahaleginean, zentro teknologiko aditua baita uraren tratamenduaren alorreko I+G+Bn.

Kalitate hobeko ura, eta merkeagoa
Hiru urteko elkarlanaren ostean, helburuen bideragarritasuna berretsi egin dute ikerketaren emaitzek. 2012ko amaiera aldera bukatuko da ikerketa, FEDER funtsek finantzatua.  Honenbestez, frogatuta dago bideragarria dela Tecno-ECO eta mintzen bidezko teknologiak, erreaktibo kimikorik gabea, goi-kalitateko hornidura-ura arazteko. Horrela arazten den urak bete egiten ditu 140/2003 EDren kalitate-aginduak, eta, gainera, askoz ere azalera txikiagoa behar du instalazioak, egungo sistemekin alderatuta. Azkenik, nabarmena da sistema berriak dakarren prezio-merkatzea (behin betiko kalkuluen zain, betiere); hortaz, merkatu orokorrean, konponbide  oso lehiakorra da.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +