euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

EuroNanoForum nanoteknologiei buruzko europar konferentzia gailenak NANOTHER proiektua nabarmendu du

Erreferentziako ekitaldi honek nazioarteko 100 txostengiletik gora izan zituen, eta 1.400 entzuletik gora

2013/07/24  
Joan den maiatzean, NANOTHER europar proiektua finalista izan zen EuroNanoForum konferentzian. NANOTHER nanoteknologiaren arloko Europako konferentzia gailena da; Europako Batzordea da antolatzaileetako bat, eta 2013an, Batasunaren lehendakaritza Irlandari zegokiola eta, Dublinen egin zen.

Nanother proiektuak minbiziaren ikerketaz dihardu, eta GAIKER-IK4k izan du haren lidergoa 2008 eta 2013 bitartean. Lehiaketara 50 proiektutik gora aurkeztu ziren, teknologia industrialen, biziaren zientzien, ingurumenaren, energiaren eta garraioaren arlokoak. Europar Batzordeko Ikerketako eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Herbert Von Bosek sari bat eman zion NANOTHER proiektuari,

urtero egiten den ekitaldi handi horretan beren emaitzak defendatu behar izan zituzten 11 finalisten artean gelditzeagatik. Lehen saria, azkenik, Sonodrugs proiektuak jaso zuen. Philips da proiektuaren liderra. Botiken askatze kontrolatu, monitorizatu eta ultrasoinu bidez induzituan oinarritutako teknologien ikerketaz dihardu proiektuak.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +