euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Berritzen | Pinturak eta estaldurak: azken berrikuntzak

Labar-pinturen garaietatik (duela 20.000 urte), hainbat eginkizunetarako erabili izan du pintura gizakiak. Beste zenbait alorretan bezala, XIX. mendearen erdi aldera izan zen lehen iraultza handia sektore horretan, lehenbiziko erretxina sintetikoak asmatu zirenean alegia.

2012/12/18  
Labar-pinturen garaietatik (duela 20.000 urte), hainbat eginkizunetarako erabili izan du pintura gizakiak. Beste zenbait alorretan bezala, XIX. mendearen erdi aldera izan zen lehen iraultza handia sektore horretan, lehenbiziko erretxina sintetikoak asmatu zirenean alegia.

Enpresa sortu zenetik (1980ko hamarkadaren erdi aldera) ari da GAIKER-IK4 I+G+B bultzatzen pintura eta estalduren sektorean.  Batez ere oinarri polimerikoko produktuak izaki, I+G+Bko proiektu ugari bultzatzen ditu Plastiko eta Konpositeen Sailak, betiere pintura, berniz eta antzeko produktuei lotuak. 2009an, berriz, behin betiko urratsa egin genuen alor horretako berrikuntzan, Zentroko 4. Plan Estrategikoari (2009-2012) jarraikiz.
Zornotzako AICn (Automotive Intelligence Center) berariazko instalazio batzuk eraiki genituen pintura eta akabera berriak sortzeko. Handik gutxira, buru-belarri jo genuen bide estrategiko horretatik, eta automobilgintzaren sektorerako jardun ginen bereziki. Lagin Heze eta lehorreko laborategi bat dugu han, baita pintatze-kabina bat ere, eta han egiten ditugu pintura berritzaileak, han zehazten dugu zer ezaugarri izan behar dituzten, aplikatu aurretik, lehengaiek eta estalduren formulazioek, baita aplikatu ondoren estaldurek izan behar dituzten propietateak ere.

Instalazio horiei esker, zenbait estaldura funtzional ari gara garatzen. Hona hemen adibide batzuk: poluzioaren aurkako estaldurak, zeinek aireko kutsatzaileen oxidazioa errazten duten, erreakzio katalitiko baten bidez; bakterioen aurkako estaldurak, zeinek bakterioen hazkuntza eragozten edo bakterioak suntsitzen dituzten, azalera higienikoak lortzearren, edo eguzkiaren aurkako estaldurak, zeinek eguzkiaren erradiazio infragorria islatzen duten eta, hartara, autoko piezak gutxiago berotzen laguntzen duten.
 
Beste ikerketa-lerro bat urraduren aurkako erresistentzia handiko bernizen fabrikazioa dugu (automobilgintza-sektorerako), edo antiflouling sistemen eta itsasgarrien aurkakoen garapena (itsas ingurunerako). Nanopartikula biozidadun erretxina itsasgaitzak dituzte oinarri sistema horiek, eta itsasontziei organismorik eta mikroorganismorik ez itsasteko eta haien hazkuntza eragozteko erabiltzen dira.
 
Azkenik, aipatzekoak dira estaldura autokonpongarri berrien sintesiarekin lotutako jarduerak (orain gutxi abiaraziak), jatorri naturaleko konposatu fotoerreaktiboekin aldatutako poliuretano-sistemetan oinarrituak. Helburua da gutxitzea automobilgintzako sektorean erabiltzen diren laka eta bernizen propietate estetikoetan eta haien distiran eraso txikiek eragiten duten kaltea.
 
GAIKER FUNDAZIOAK dirulanguntza nominatibo bat jaso du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarengandik Estatuko Aurrekontu Jeneralen kontura ekipamendu eta instalakuntzen hobekuntzarako

2011-2012: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kofinantzaturiko inbertsioa. Automozio Sektorerako Abangoardiazko Teknologien Garapenerako Proiektua. Ref: NOM2011/GAIKER/39. Onartutako zenbatekoa: 2.000.000€.

Ministerio de Ciencia e InnovaciónUE

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +