euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Azterlan zentro teknologikoa (Bizkaia), IK4-ko bederatzigarren bazkidea

Egoitza Durangon duen Metalurgiako Ikerketa Zentroa ofizialki IK4 Aliantza Teknologikoko kide bihurtu da gaur goizean.
Euskal Aliantzak 1.430 profesional bilduko ditu, eta, 2011n, 103 milioi euro baino gehiagoko fakturazio osoa izango du I+G+Bn.

2011/12/22  IK4 Aliantza Teknologikoak bederatzigarren bazkidea gehitu du bere proiektuan. Azterlan ikerketa-zentroak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du; Durangon du egoitza, eta metalurgian espezializatua da.

IK4 Aliantza Teknologikoa osatzen duten beste zortzi zentroekin (Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tekniker eta Vicomtech) arituko da Azterlan zentroa. Bazkide berriari esker, IK4k zabaldu egin du ikerketa teknologikoaren eskaintza, zeina espezializazioan eta ikerketa-bikaintasunean baitago oinarritua eta enpresei balioa eransteko bitartekoa izan nahi baitu.

Azterlan zentro teknologikoa metalurgian dago espezializatua, eta ikerketa aplikatura, berrikuntzara eta zerbitzu teknologikoetara bideratuta dago. Gutxi gorabehera 100 profesionalek osatzen dute lantaldea, eta jarduera nagusiak metalurgia, transformazio teknologiak eta nazioartekotzea dira. Halaber, elkarlanerako harreman estua du Europako beste unibertsitate batzuekin eta ikerketa-zentroekin.
 

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +