euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Europan | Irrati-maiztasun bidezko identifikazio-etiketa batek aparatu elektriko eta elektronikoen bizi-amaiera hobetuko du

Aparatuak birziklatzeari begira ondo sailkatzeak lehengai hobeak lortzen lagunduko du

2013/07/24  
e-AIMS europar proiektuaren helburua da hondakin elektriko-elektronikoen birziklatzea erraztea. Europako merkatuan fabrikatutako aparatu berri bakoitzak irrati-maiztasun bidezko identifikazio-etiketa bat izatea du helburu proiektuak, aukera izateko, unea iristen denean, haren bizi-amaiera hobetzeko.

Proiektuaren liderra Inkoa SL da, eta bi partaide ditu: Indumetal Recycling birziklatze-enpresa —GAIKER Fundazioaren enpresa da, eta harentzat lanean ari gara ikerketa honetan— eta Alemaniako Fraunhofer IML zentro teknologikoa. Proiektua Europako Batzordearen Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Esparru Programaren Eco-Innovation ekimenaren parte da. Ekimen horren helburua da teknologia eta aplikazio berritzaile eta ingurumenari

begirunea diotenei merkatuan sartzen laguntzea, eta nagusiki enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
 
2010ean abiatu zen e-AIMS proiektua, eta, bere helburua lortzeko, metodologia berri bat garatzearen alde egin du: automatizazio-sistemak, software-aplikazio espezifikoak eta irrati-maiztasun bidezko identifikazioa (RFID) erabiltzen ditu. Lortu nahi da birziklatzaileek —aparatuetan jatorrian jarritako etiketetako informazio guztia irakurrita— hobeto sailkatu ahal izatea hondakinak eta, hala, aparatuak birziklatzean lortutako lehengai berrien frakzioak hobetzea. Informazio-motari dagokionez, etiketak materialen zerrenda bat (plastikoak, osagai arriskutsuak, metalak, etab.) eta materialen proportzio, tipologia eta abarri buruzko informazioa eduki beharko du. 
 
Sailkapena hobetzea, birziklatzeko abantaila
Proiektu honen abantaila nagusia kalitate hobeko materiala lortzea izango da, hau da, balio erantsi handiagoa eta, ondorioz, baita salmenta hobea ere. Materialaren balioa, ikerketaren iturriek aipatzen dutenez, bikoiztu ere egin liteke. Birziklatze-prozesu globalean energia-kontsumoa murriztea eta produktibitatea handitzea daude, halaber, proiektu honen beste abantailen artean.

Datu-base bat (BBDD) sortzen ari da, eta hara konektatuko lirateke birziklatzaileak ad hoc garatutako softwarearen bidez. Datu-base hartan sartuko dira, besteak beste, telebisten bizitza baliagarriaren amaierari buruzko 30 probaren emaitzak, proposatutako sistema baliozkotzeko diseinatu den instalazio pilotuan eginak. Datu-basea hornitzeko —denborarekin, hedatuz joango da—, ikertzaileek arazo batzuk izan dituzte, hala nola aparatu elektriko-elektronikoen gaur egungo deslokalizazioa eta informazioa eskuratzeko zailtasunak —fabrikatzaileen informazio sentikorra delako lehiakideentzat—.

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +