euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Juan Tomás Hernani | Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Berrikuntzaren Idazkari Nagusia

"Euskadin ezin dugu 40 urteko lan-bizitza izan" | apirila 2011

2011/05/02  
  Juan Tomás Hernani Zientzia eta Teknologiarako espainiar fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusia izan zen, eta 2009 geroztik, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren (MICINN) Berrikuntzaren idazkari nagusia. Gure laborategietara egin zuen bisita aprobetxatuz, elkarrizketa bat egin genion.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ikasi zuen ingeniaritza, Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta Erresuma Batuko Cranfield Institute of Technology-n atera zuen masterra. Ibilbide profesionala azpimarratzekoa da ere: Robotiker-en zuzendari teknikoa, Grupo Isabel-en zuzendari nagusia, KEON-AZERTIA-ren kontseilari delegatua eta Innobasqueko eta Eurobulegoko nazioarteko sailaren zuzendari nagusia. BBVA-ren Industria-taldearen Espresen zuzendaritza orokorrean lan egin zuen hamaika urtez, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan lanean hastean, jada Neutroien ESS-Bilbao Espalaziorako Iturriaren Batzorde Delegatuaren zuzendaria zen.

..........................................................................................................................................................................................
Zure lan-bizitzaren gehiengoa eremu pribatuan izan da, baina azkenaldian eremu publikoan lanean ari zara. Zure ustez, zein da eremu horien onena eta txarrena?
Niretzat publikoa lan bat baino misio bat bezala antzematen dut. Hiritarrentzat zerbitzuaren espiritua eta gizar tea eraldatzeko desioa erronka handi bat zuzendu behar duen motibazioa izan behar da. Motibazio hori oso ezberdina da emaitza-kontu baten defentsarekin alderatzen badugu. Niretzat esperientzia bikaina izan da. Hori horrela, eremu publikoak duen beharrak kudeaketa ahalmenean daude. Eremu pribatua askoz eremu eraginkorragoa da. Askok esaten dute ezin dela kudeaketa publikoaz eta kudeaketa pribatuaz hitz egin, kudeaketa eraginkor raz eta kudeaketa ezeraginkorraz baizik. Baina, benetan, goimailako dinamikak eremu publikoan kudeaketa orokorrarekin ez du hainbeste konektatzen, eta akzio publikoaren eta planifikazio zein kudeaketaren artean loturarik ez dago. Nire ustez, eremu pribatuak asko ematen dio proiektuaren kudeaketaren, know-how- ari, aur rerapenari, jar raipenari eta zuzentasunari. Eremu publikoak, ordea, estrategia ikuspegi eta transformazio ahalmen handia ematen du. Hala eta guztiz ere, eremu publikoan egotea ona da, gero bertatik irteteko. Denbora-muga bat izatea eta epe zehatz baterako helburuak izatea; leku batean betirako egongo zarela ez pentsatzea eta proiektu bat garatuko duzula jakitea. Gainera, makina bat ordu erabili behar dituzu, familiari denbora kendu... Eremu askotan ahulezia dago. Nik uste dut eremu publiko-pribatuaren eztabaida gizakien eremura trasladatu beharko litzatekeela, eta, hala, askok erronkak gaindituko lituzkete bere ezagutzaz baliatuz.

Zientzia eta teknologiaren hedapenean lan egin duzu ere. Diziplina horiek hedatzea, nola eragingo lukete enpresen pentsaeran? Berritzeko hezi ahal diegu?
Nik uste dut oso garrantzitsua dela, baina nik hedapenari buruz baino, komunikazioari buruz hitz egingo nuke. Azkenean, enpresa batek saltzen dio bezero bati egin dion promesari azken horrek baietza eman diolako. Gainera, kontratu bat eta beste hainbat gauza onartzeaz gain, pertzepzio edo emozio bat eraginda mugitzen da. Eta enpresek oso ondo ezagutzen dute euren bezeroen pertzepzioa; hasieratik amaierara arte. Nire ustez, zientziaren eremuan berdin gertatzen da, baina gai baterako adituak behar dituzu. Ezin diozu eskatu ingeniari bati komunikazioan aditua izatea.

Gainera, uste dut planifikazio proiektu baten barruan komunikazioa eta zientziak gizarteari eta ekonomiari ematen dion balioa egon behar dira. Loteriaren txartela zein den jakitea ikerkuntza proiektu bat erosten dudanean. Denbora erabiltzea "amesgarriak" diren objektuetan, 10-15 urte barrurako izango den ikerketa baten aldeko apustua eta gero jakinarazi. Hau da, Gizarteari esatea lanean ari garela 2025. urtean minbizia desagertzeko, hiriak garbi izateko, erregaiak behar dituzten autoak hirietan ez erabiltzeko, gure energia eguzkitikoa eta eolikoa izateko... Komunikazioa oso garrantzitsua da, baina ez soilik kazetarien eginkizun gisa, baizik eta denok egiten dugun oinarrizko gauza gisa.

Zure ustez Zentro Teknologikoak hedapen jarduera horretan parte hartu behar dugu edo beste norbaiten zeregina da?
Nik uste dut Zentroek harreman garrantzitsua duzuela industriarekin, zeinetan berrikuntzarako inbertsioaren garrantziaren kontzientziazioa oinarrizkoa den. Nire ustez, euskal Zentroek zuen egitura propioen transformazio eredu bat zaretela, horien modernizazioaz, eta nire aburuz, zuen planteamendu estrategikoak garatzen jarraituko duzue. Ziur nago gaur, une honetan, zientzia eta berrikuntza egoteko era aldatuko duen pelikula berriaren lehenengo fotograman gaudela.

Zure iritziz, zein izango litzateke ekoizpen-eredu espainiarrak duen erronkarik nagusiena?
"Ekoizpen-ereduaren aldaketa" kakotxen artean idatzi behar den esaldia da, eta norbaitek horren trademark-a izango du. Hori eskualde guztien, sektore guztien makina bat proiekturen multzoa besterik ez da. Ekimen ekintzaile txikienetatik sektore berriak ikertzen duten proiektu handienetara arte. Berrikuntza sektore guztietan egon behar da, nahiz eta sektorea zerbait zuzendu den. Ohiko sektore batzuk dira sortu den langabeziaren erantzuleak. Haatik, jarduera ekonomiko guztietan arrakastatsuak diren enpresa berritzaile asko daude, euren lehiakideak, ordea, ateak ixten dituzte.

Aldaketa honetan bigarren elementu argi bat dago: nazioartekotasuna. Egun, garrantzi handia du eta gure egunerokotasunari eragiten dio. Gau gutxiago igaro behar ditugu etxean eta gure ibilbide profesionalak mundua zehar banatu behar dira. Ezin dugu Euskadin 40 urteko lan-bizitza izan gehiago ematen ez duelako. 10 urte Brasilen edo Txinan emango ditugula ulertu behar da, hona berriro itzuliko garela, agian berriro kanpora joan behar gara... eta bizitza pertsonala eta laborala bat egitea gero eta zailagoa da. Beste alde batetik, gure seme-alabek 50 miloi pezetako pisu merkea erosi behar dute 1.200 euroko soldatekin eta askok ez dute ezta lanik ere egiten. Hori da gure erronka. Lana dugunok gehiago bidaiatu behar gara, gehiago sakrifikatu eta era askotako esperientziatik positiboa den hori aprobetxatu. Zuzendariek eta adituek soilik ez dira bidaiatu behar. Oinar rizko enplegua sor tu behar dugu, gure enpresek duten filialetan gazteentzat lana sortu. Uste banauzu, honela laburtuko nuke: txarrago bizitzea onartu gerora, hobeto bizitzeko.

Zer uste duzu Alemaniaren proposamena, hau da, KPI soldatarekin loturarik ez izatea eta enpresen ekoizpena baloratzea?
Sisteman indar ekonomikoen eta indar sozialen arteko oreka mantendu behar dugu. 10 urteren zehar ekoizpena galdu izan dugu euroaren eremuaren inflazioaren hutsunea dela eta. Zabaldutako paradigma bat dago hemen balio altuko jarduerekin lehiatu behar garela esaten duena, balio baxukoak planetaren beste eremuetara eraman behar ditugulako. Paradigma hori, egia izatekotan, tranpa antzeko zerbait bihur daiteke, sute batean egurrezko eskailera batetik igotzea bezala. Nitxo berriak beti aurkituko dituzu, balio berria; hori egia da, baina ez da tranpa bat arazoaren irtenbidea baldin bada. Arazoari aurre egiteko arazoa bera ezagutu behar da. Estrategien arabera, "egon" behar gara eta Brasilen, Txinan edo Namibian merkatu-kuotak garatzeko. Nazioartekotasun integralagoa garatu behar da, ez soilik gure produktuetan, baizik eta per tsonetan, garapen estrategiak mundura bidaltzen dugun jende kopuruarekin sinkronizatuz Horrek garatzen hasi ber ri den edozein talderentzat hobekuntzak ekarriko dizkio nazioartekotzeko. Hala, nik esango nuke gure arazoa dela KPI-aren araberako edo produktibitatearen araberako soldatak. Eztabaidaren alde bat da, eta nire aburuz,
alde txikia da. Alde handiena da, hain zuzen, nazioartekotzea.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +