Abenduaren 12an eta 13an Bartzelonan izan ginen, CEPek (Espainiako Plastikoen Zentroa) antolatutako Material Konposatuei buruzko Nazioarteko XXI. Jardunaldietan, eta txosten hau aurkeztu genuen: “Konposite furanikoek suaren eraginpean zuten portaera: trengintza-sektorera sartzeko aukera garbia”.
Geure stand propioa izan genuen topaketa horretan, non material plastiko berrien alorreko (ekokonpositeak, aurrez bustitako materialak, etab) gure I+G+Bko proiektuen emaitzak eta prozesu berriak aurkeztu genituen, baita alor horretan genuen eskaintza ere.
|
|