euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k lankidetza-hitzarmena sinatu du SabadellGuipuzcoano-rekin, haren bezeroen I+G+Bren finantziazioa errazteko

Hitzarmenaren helburua da jarduera ekintzaileak sustatzea eta finantziazio-iturrietarako sarbidea erraztea I+G+Bko eta teknologia berrietako proiektuak garatzeko

2011/07/12  Uztailaren 12an, hitzarmen bat sinatu genuen SabadellGuipuzcoano-rekin, ekimen ekintzaileak sustatzeko, eta GAIKER Fundazioko enpresen onurarako izango da. Hitzarmen horri esker, finantziazioiturrietarako eta bestelako produktu finantzarioetarako lehentasunezko sarbidea izango dugu, bereziki I+G eta teknologia berrien gaietan. Urtebeteko indarraldia izango du, eta urtero berritzeko aukera egongo da.
 
GAIKER-IK4n sinatu zuten hitzarmena, Pedro Sanchezek, SabadellGuipuzcoanoko lurralde-zuzendariak, eta Juan Miguel Retolazak, GAIKER-IK4ko lehendakariak. Egungo egoera ekonomikoaren bilakaeraren ondorioa da hitzarmena. Izan ere, egoera horren eraginez enpresentzat ezinbestekoa bihurtu da kreditu-lerroak irekitzea, salmentetarako finantziazioa izateko eta hazten lagunduko duten merkatu eta garapen-prozesu berrietarako sarbidea errazteko. Juan Miguel Retolazaren esanean “hitzarmen honen azken helburua da gure enpresen lehiakortasunari laguntzea ohikoak ez diren bideetatik”.

Irudi galeria

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +