euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Gaiker-IK4k eta Poligrasek belar sintetikoa garatzen dihardute birziklatutako belar artifizialetik abiatuta

Futbol-zelaietan kendutako belarretik abiatuta belar artifizial berria fabrikatzeko prozesu bat garatzen dihardute Gaiker-IK4k eta Poligrasek. Hain zuzen, berreskura daitezkeen zatien artean polietilenoa, kautxua eta hondarra daude.

2011/07/01  Futbol-zelaietan kendutako belarretik abiatuta belar artifizial berria fabrikatzeko prozesu bat garatzen dihardute Gaiker-IK4k eta Poligrasek. Hain zuzen, berreskura daitezkeen zatien artean polietilenoa, kautxua eta hondarra daude.

Azkeneko urteetan nabarmen egin du gora belar sintetikoaren erabilerak, hala kirol-jardueretan nola apaingarri gisa erabiltzeko, gero eta ezaugarri estetiko eta propietate fisiko hobeak baitituzte. Belar sintetikoen fabrikazioak eta instalazioak gora egiteak produktu horien balio-bizitza bukatzean hondakin-kopuruak ere gora egitea dakar.

Zelai sintetikoek erabilera-epe mugatua dute, eta, besteak beste, erabiltze-maiztasunaren eta klimaren araberakoa da. Esan daiteke horrelako zelai baten batez besteko bizitza 10 urtekoa dela, gutxi gorabehera. Horrenbestez, datozen urteetan eskari handiko lehenengo urteetan instalatutako zelaiak ordezkatzen hasiko dira.

Belar sintetikoa birziklatzeko, beharrezkoa da materialak banatzeko, moldatzeko eta prozesatzeko teknologia sortzea. Tratatu beharreko hondakinak bolumen handikoak direnez, zikinak egon ohi direnez, eta hainbat izaeratako materialak nahasita izaten dituztenez, bereizketak zailtasun handiak ditu.

Hondakinak behar bezala moldatutakoan, proiektuaren helburuak betetzeko, birziklatzeko metodo fisikoak landuko dituzte, hala nola birrinketa eta dentsitatearen araberako banaketa. Halaber, zaharkitutako belardien bizitza-bukaerako tratamendutik lortutako materialak belar berria egiteko erabili ahal izatea aztertzen ari dira, eko-diseinuko lerroei jarraituta. Proiektuaren bukaerako helburua da birziklatutako materialekin egindako belar berria lortzea.

Eskaria gora
Aurreikuspenen arabera, espero da datozen urteetan nabarmen egingo duela gora belar sintetikoaren eskaria kirol-zelaietan. Propietate mekanikoak eta fisikoak hobetu izanari, estetika ere hobetu izanari, eta FIFAk, UEFAk eta bestelako elkarte garrantzitsuek horrelako belar sintetikoak ezartzeko egindako ahaleginari esker, produktu horiek gehiago erabiltzen dira.

Belar sintetikoak birziklatzearen zailtasun handiena da material-mota asko dituztela eta horiek egitura konplexuak dituztela. Hau da zelai sintetikoen osaera: polipropilenozko oinarrizko geruza bat, hondarrezko beste bat eta kautxuzko beste bat; azken bi geruzek eratzen duten betegarri elastikoan ainguratzen dira polietilenozko zuntz zuzenak. Material-konbinazio horrek belar naturalaren antzeko itxura eta jolasteko ezaugarriak ematen dizkio zelaiari.

Balio-bizitza bukatzean, belar sintetikoen hondakinak ez dira birziklatze- edo balioztatze-prozesu jakinetatik pasatzen, eta, hortaz, gaur egun, zaborretara bota besterik ez dira egiten. Kalkuluen arabera, 14.000 tona hondakin sortuko dituzte, eta kantitate hori, gainera, handituz joango da urteak aurrera egin ahala. Hondakin horietatik, ordea, 8.000 tona material plastiko berrerabil daitezke. Proiektua gauzatuz joan ahala, Poligras baliabideak optimizatu, hondakinak modu eraginkorrean kudeatu eta erabili, eta belaunaldi berriko belarra egiteko birziklatutako lehengaia erabiltzen hasi ahal izango da.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +