euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Iraunkorrak gara | Mugikortasun iraunkorra gure hirietarako

Irailaren 16a eta 22a bitartean izan da 2012ko Mugikortasunaren Europar Astea.

2012/09/27  
Irailaren 16a eta 22a bitartean izan da 2012ko Mugikortasunaren Europar Astea. Aurten, Hiri Mugikortasun Jasangarritako Planek gure hirietarako duten garrantzia azpimarratuko du kanpainak, hori baita Brasilen orain dela hilabete gutxi izandako Rio+20 Garapen Jasangarriari buruzko konferentzian identifikatutako zazpi alderdi kritikoetako bat.

Rio de Janeiron nabarmendu zenez, mundu osoko hiriek jasaten dute mugikortasun-arazoen eragin negatiboa, eta emisioak lehenbailehen gutxitu behar dituzte, nahitaez. Hala ere, mugikortasun-eskaria etengabe handitzen ari da; beraz, ezinbestekoak dituzte udalen politikek berrikuntza eta etorkizun-

ikuspegia.  Europan, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean zehazten ditu hiri bakoitzak urtero ezarri beharreko neurriak, herritarren eta enpresen beharrak asetzeko. Aurten, “Parte hartu zure hiriko Mugikortasun Planetan: ibili norabide onean!” du goiburua ekimenak, eta hiriko bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
 
GAIKER-IK4-en, Infotrans proiektuan dihardugu. Bilboko Udalak eta hiriko autobus-zerbitzua kudeatzen eta ustiatzen duen enpresak sustatu du proiektua. Autoa erabili beharrean autobusa erabilaraztea zuen helburu ekimenak, eta, hari esker, metodologia bat sortu ahal izan zen denbora errealean inpatu horiek nola gutxitzen ziren kalkulatzeko. Jasotako datuak autobusetako pantailetan proiektatu ahalko dira, Bilboko garraio publikoaren erabiltzaileak motibatzeko, sentsibilizatzeko eta leialtzeko.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +