euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Luis Manuel León Dr. Kimika Makromolekularreko Ikerketa Taldeko arduraduna, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoko Sailean

"Asebeteta eta harrotasunez onartzen dut Unibertsitate Irakasle izatea" | uztaila 2009

  

Luis Manuel Leon doktorea, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisikoko Katedraduna da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoko Saileko Ikerketa Kimiko Makromolekularreko taldeko arduraduna. Talde hau Leonen zuzendaritza pean abiatu zen lanean 70etako hamarkadan eta GAIKER-IK4rekin batera jardun du lankidetzan ikerketa proiektu ugaritan, zeinen artean ongi azpimarratzekoa den gaur egun elkarrekin garatzen duten lankidetza ACTIMAT proiektu estrategikoaren esparruan, material adimendunen alorrean.

Luis Manuel Leonek esperientzia zabala du ikerketaren eta irakaskuntzaren esparruetan eta oso modu aktiboan hartu du parte bizitza unibertsitarioan. Hala, sei urtez izan da Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanordea; 1988tik da Doktoretza Batzordearen partaide; eta gaur egun berriro da Kimika Fisikoko Saileko Zuzendaria, lehenago ere betea baitzuen kargu bera. Era berean izan da bera ere arduradun-kide Material Adimendunen Masterraren bi edizioetan.

...................................................................................................................................................................................
Zure ibilbide profesionala bi arlotan mugitu da ikerketareneta irakaskuntzaren artean. Batek baino besteak erakartzen ote zaitu gehiago?
Behin Kimikako lizentziatura amaituta, nire doktoretza hasi nuen, aldi berean klaseak, teorikoak eta praktikoak, ematen nituen bitartean Unibertsitatean. Eta gaur egunera arte jarraitu dut jarduera honekin, nahiz eta gerora nire gain hartu behar izan ditudan aldi berean beste hainbat jarduera ere unibertsitatearen edo administrazioaren kudeaketan, egia esaten badizut gero eta neketsuagoak gertatu zaizkidanak. Baina hainbeste urteren ondoren iritsi naiz ondorio batera: Ni gauza naiz bi jarduera hauek bakoitza bere aldetik bereizteko: ikertu eta irakatsi, eta beraz, asebetetasunez eta harrotasunez onartzen dut Unibertsitate Irakasle izatea.

Zure oinarrizko ikerketako jarduna azken urteotan hainbat jiratu da sortzen ari diren teknologia berri eta gaur egun oso modan daudenen ikerkuntzarantz, esaterako nanopartikulekin zerikusia dutenak, material piezo elektrikoak, material adimendunak, eta abar. Zein dira aldaketa honen atzealdeko arrazoiak?
Nik zuzentzen dudan ikerketa taldearen jardun ikertzailearen eboluzioa aztertzen baduzu, bai, ematen du nolabait gertatu dela aipatu duzunaren antzeko trantsizioa, baina derrigorrezkoa da hainbat ñabardura ere eranstea. Hasierako etapa bateko ikerketa, bai, kalifikatu zitekeen argi oinarrizko bezala. Baina haren ondoretik, 1995. urte aldera hasi ginen serio pentsatzen zein aplikazio teknologiko zehatz aurkitu geniezazkiekeen gure ikerketei. Eta izan ziren noski hainbat arrazoi aldaketa hau bultzatu zutenak. Batetik, ikerketa taldean bertan hainbat pertsona sartu zelako, aldaketa hau garrantzizko jotzen zuena. Bestetik berriz, estatuko nola autonomia erkidegoko agintariek gero eta bultzada handiagoa eman ziguten era horretako ikerketei ekin geniezaien, hauei aldi berean nabarmen handitzen zitzaielarik eskainitako finantziazioa. Halako aldaketak gure errekurtso propioekin burutu ahal izatea lan zaila eta luzea izango genuen garaian, baina zorionez garai hartan hasi genuen ere gure lankidetza GAIKER Teknologia Zentroarekin, hemen burutu ziren hainbat Lizentziatura Tesinen zuzendaritza lanetik abiatuta. Gerora pertsona haietako zenbait ere hasi ziren GAIKER zentroan bertan lanean, eta gaur egun ardura postuak ere badituzte bertan haietako batzuk. Momentu horretatik aurrera hasi zen denon arteko benetako lankidetza, gaur egunean oraindik ere jarraitzen duena, eta beste zenbait zentro teknologikotara ere zabaldu dena.
Jardunbide honetan, gure taldeak oinarrizko izaera duten planteamenduak garatzen ditu, baina hauek ere aplikagarritasun jakin eta zehatz bat dutenak azken helburu, eta honi ekiten diogu hain zuzen teknologia zentrootan. Honek guztiak narama orduan pentsatzera, gure oinarrizko ikerketa helburuak ez direla benetan ezer asko aldatu hasiera batetik, eta indarrean jarraitzen dutela, nahiz eta gero, bai, noski, osatu diren teknologia zentroen ekarriei esker.

Eta zer gertatzen da enpresa munduarekin? Ez al zara inoiz tentatua sentitu Unibertsitatea uztera?
Ez dut inoiz izan halako tentaziorik, eta ez dut ere halakorik aurreikusi nire unibertsitate jardunaren momenturik gaitzenetan ere. Esan beharra daukat nolanahi, aukera hori benetan eskaini ziezadaketen pertsonek, ez zutela inoiz halakorik egin, ondo zekitelako seguru asko zein izango zen nire erantzuna. Hau esanda gero, edonola, argi utzi nahi dut guztiz ezinbestekoa dela unibertsitatearen eta enpresa

Eta Teknologia Zentroen inguruan, nola baloratzen duzu gure presentzia gaur eguneko egoera zientifiko - teknologikoan? Nolakoa esango zenuke dela Unibertsitatea eta Zentroen arteko lankidetza, eta nolakoa uste duzu izan behar lukeela?
Halako zentroen garrantzia ukatzeak, Euskal Herriko garapen zientifiko-teknologikoan, ez luke inongo zentzurik izango, besterik izan ezta ere, hauen kopuruagatik bakarrik balitz ere, edo instalazioengatik, ekipamendu, bertan atxikitako pertsonalarengatik edota jadaneko ere garapen teknologikoan duten de facto-ko jarduerarengatik. Nolanahi, eta nahiz eta azken urteotan asko ugaldu duten bere jarduna zientziaren esparruan, batetik, Doktoretza Tesien burutzeei esker, direla zentroetan bertan edota unibertsitateetako taldeekin lankidetzan, edota bestetik, unibertsitatearekin batera burututako ikerketa proiektu bateratuei esker, halako jardueren garapena oso mugatua gertatzen da zentroen beren idiosinkrasia propioa dela eta. Eta halako jardun bat benetan produktiboa gertatu ledin, nire ustean, benetako aldaketak burutu beharko lirateke, bai hauen finantziazioari dagokionean, nola lan erregimenari ere, helburua behar lukeelarik izan, eginkizun hauetan diharduten ikerlariek ez dezatela aldi berean beste era bateko  ardunik burutu beharrik izan, dela kudeaketan, edo dela beste proiektu batzuetan, azkenean eraginkortasun eskasekoa bihurtzen baitute ikerketa zientifikoko langintza. Behin hau esanda, uste dut sakondu eta arautu egin behar dela unibertsitatearekin eduki beharreko lankidetza beharrezko lantresnak sortuaz, zeinen bidez unibertsitateak sortutako ezagutza zientifikoak garapen teknologiko zehatzak eragin ahal izango dituen gero zentroen ekarpenei esker. Ez dut uste IKZ edo antzeko erakundeen sorrera denik arazo honi eman diezaiokegun irtenbide bakarra. Baizik eta, uste dut, politika zabalagoak behar direla, irudimen zabalagokoak, bi erakundeen arteko lankidetza eraginkorra bihurtzeko, eta are gehiago oraintxe bertan, kontuan izanik I+G+b eskuduntza guztiak erkidego autonomoari transferitu berri zaizkiola. Azkenik uste dut behin betiko amaitu beharko litzatekeela dikotomia, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoaren artean, beti bi bide desberdinetatik ibili ohi direlako, eta are bata eta bestea erakunde de berdin, eta ez beti beren artean ongi koordinatuen, menpe. Laburbilduz, testuinguru egokia sortu beharko litzateke zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko lankidetza egonkor eta emankorra garatu eta arautuko duena.

EHUren bizitzaren barruan izan dituzun ardura desberdinek harreman estura eraman zaituzte bekadunekin eta oro har ikasleekin. Nolakoa esango zenuke dela hauen trebakuntza maila lan munduari begira? Uste duzu Unibertsitateak behar bezalako prestakuntza eskaintzen duela Gizarteak dituen beharren aurrean?
Orokorrean uste dut egokia dela nire jardun akademikoa garatzen dudan zientzia esperimentalen arloko titulazioetan ikasten diharduten EHUko ikasleek jasotzen duten prestakuntza. Eta hori erakusten du urtez urte ikusteak nola ikasle hauen lan mundurako sarrera oro har oso denbora epe arrazoizkoetan gertatzen den. Edonola ere, unibertsitatea bera ere badago egokitze prozesu batean murgilduta, beste zenbait helbururen artean baduena ere unibertsitateko tituludunak ongi prestatzea hauek modu eraginkorragoa batean erantzun ahal izan diezaioten gaur egunekoa bezalako gizarte honen aldakor batek erakusten dituen arazoen soluzioari. Bestalde, EHUk alor honetan, eta guztietan ere oro har, prestatzen dituen doktoreen gaitasunaren inguruan, esan beharra daukat, hauen prestakuntza oso bikaina bezala baino ezin litekeela kalifikatu, eta horrexek eman diela hauei ere aukera berehala barneratzeko I+G jardunetan, dela unibertsitatean bertan, edo dela CSIC, Ikerketa Zientifikoetarako Goi Kontseiluan, enpresetan edota Autonomia Erkidegoko Teknologia Zentroetan.

Zein da zure irakasle bizitzako anekdota hori, sekula ahaztuko ez duzuna?
Egia esan, ez dakit irakaskuntza anekdota gisa sailkatu ote litekeen, baina ikasturte bateko lehen eskola egunean gertatu zitzaidan joan den mendeko amaierako urte inguruetan, nik garai hartan geologoentzako irakasten nuen Kimika Orokorreko gaian. Garai hartan gainera fakultateko ikasleen dekanordea ere banintzen, eta bereziki sentibera nintzen garaian ikasleen arazo eta hainbat egoera desberdinen aurrean, nire eginkizun berezia izanik ahalik eta irtenbide hoberena eskaintzea buruhauste hauei guztiei. Klasean sartu eta ikasleen aurrean jartzearekin batera pentsatu nuen irtenbidea eman beharra nien arazo horietako baten aurrean nengoela orduantxe. Nire aurrean, lau edo bosgarren ilaran, eskuinaldean eserita, ikasle txinatar bat zegoen, hau da, txinatar-txinatarra. Nire azalpenaren ondoren, kurtsoa zer-nola garatuko zen aurrerantzean eta, inpresioa izan nuen, jartzen zuen aurpegiagatik, pertsona hau ez zela ezertaz ere jabetu. Eta horrela hurbildu nintzaion, eta poliki-poliki berba eginez, eta ahalik eta hobekien ahoskatuz, saiatu nintzaion azaltzen nire esku zegokeen guztia egingo nuela berak ere behar bezala ulertu ziezadan. Eta ondoren galdetu nion, hizkuntzaren zein ezagutza maila zuen, eta ea ulertzen ote zidan. Aurpegi jitea aldatu zitzaion eta harrituta begiratu zidan. Eta ezin gaztelania hobean erantzun zidan esanez modu batera edo bestera, txinoa zela, bai, baina Bilbokoa jaiotzatik bertatik. Nolanahi ere den, ikasle honek ere amaitu zituen bere ikasketak, eta baita Doktoretza tesia ere burutu Material Berrien alorrean.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +